Mundua -

7. urteurrena

Fukushimako hondamendian izandako milaka biktimak oroitu ditu Japoniak

Hainbat kalkuluren arabera, hiriak ia 40 urte beharko ditu ezbeharretik guztiz osatzeko.

Omenaldia egin diete Fukushimako hondamendiko biktima guztiei. EFE
Omenaldia egin diete Fukushimako hondamendiko biktima guztiei. EFE
Omenaldia egin diete Fukushimako hondamendiko biktima guztiei. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japoniarrek minutu bateko isilunea egin dute igande honetan, 2011eko martxoaren 11n Fukushimako hondamendiaren ondorioz, herrialdearen ekialdeko 12 prefekturatan hil ziren 15.898 pertsonei omenaldia egiteko. 2.539 pertsona desagertutzat eman zituzten.

Hamar metro baino gehiagoko altuera harrapatu zuten olatuek, eta ondorioz, Fukushima I fabrikako sei erreaktore nuklearretatik lau urez bete ziren, eta hozte-sistemetan kalteak izan ziren. Txernobylko hondamenditik bigarren istripu nuklearrik handiena izan zen.

Hainbat kalkuluren arabera, hiriak ia 40 urte beharko ditu ezbeharretik guztiz osatzeko.

Shinzo Abe herrialdeko lehen ministroak gaurko ekitaldian esan duenez, etxebizitza ia gehienen eraberritzea datorren asteotan amaituko dute. "Berriztapen obrak azkartzen egingo dugu lan, kalteak jasandako pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko asmoz", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Japonia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hondamendi naturalek kaltetutakoak