Mundua -

Kuba

Hauteskundeak Kuban, belaunaldi berriari ateak irekiz

Zortzi milioi kutabar baino gehiago daude bozkatzera deituak, Asanblea Nazionaleko diputatuak aukeratzeko. Erakundea apirilaren 19ean ezarriko dute formalki.

Zortzi milioi kubatar baino gehiago bozkatzera deituta daude. EFE
Zortzi milioi kubatar baino gehiago bozkatzera deituta daude. EFE
Zortzi milioi kubatar baino gehiago bozkatzera deituta daude. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kuba Asanblea Nazionala osatuko duten diputatuak bozkatzen ari da igande honetan. Erakunde hori izango da apirilean presidente berria aurkeratuko duena. Hauteskunde hauek Raul Castroren erreleboaren aurreko azken pausoa dira, eta Gobernuak sozialismoaren eta Iraultzaren defentsatzat hartu ditu, izan ere, AEBek "eraso" egin diela uste du.

Miguel Diaz-Canel uharteko lehen presidenteordeak nabarmendu duenez, kubatarrek haien botoekin Iraultzarekin duten "konpromiso apurtezina" erakusten dute, AEBek “eraso eta mehatxatu” egiten dituelako, azken hilabeteotan "milioika kubatarrei kalte egiten dien" neurriak onartu baititu. Halaber, Diaz-Canelek Kubako "eredu ekonomikoa eta soziala gaurkotzea" eskatu du.

Diaz-Canel da hauteskundeak irabazteko faboritoa, eta Santa Clarako haren jaioterrian eman du botoa, bertako eta nazioarteko hainbat komunikabideren aurrean.

Herrialdeko buruzagien artean ohikoa ez den moduan, Diaz-Canel 20 minutuz ilaran itxaroten egon da bozkatu ahal izateko, eta hiriko beste boto-emaileekin hitz egin du bitartean. Asko maitatzen dute, Alderdi Komunistako lehen probintzia-idazkaria izan zenetik, 1994 eta 2003 urteen artean.

Zortzi milioi kutabar baino gehiago daude bozkatzera deituak, Asanblea Nazionaleko diputatuak aukeratzeko. Erakundea apirilaren 19ean ezarriko dute formalki, eta egun hartan kideek Estatuko Kontseiluko (Gobernuko erakunderik nagusiena) 33 karguak aukeratuko dituzte, presidentea barne.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Kubako albisteak Latinoamerikako albisteak Hauteskundeak