Mundua -

SIRIA

Ghoutatik zaurituak ateratzeko Errusiarekin akordioa iragarri du matxino talde batek

Hala ere, ez Siriako Gobernuak eta ezta Nazio Batuen Erakundeak ere ez dute akordioa baieztatu. Duela hiru aste Gobernuaren erasoaldia hasi zenetik, 1.100 zibil baino gehiago hil dira.

Gobernuaren erasoa hasi zenetik, 1.100 zibiletik gora hil dira Ekialdeko Ghoutan. Argazkia: EFE
Gobernuaren erasoa hasi zenetik, 1.100 zibiletik gora hil dira Ekialdeko Ghoutan. Argazkia: EFE
Gobernuaren erasoa hasi zenetik, 1.100 zibiletik gora hil dira Ekialdeko Ghoutan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yaish al Islam Ekialdeko Ghoutan nagusi den talde matxinoetako batek gaur iragarri duenez, Errusiarekin akordioa lortu du zaurituak bertatik ateratzeko. Ekialdeko Ghouta matxinoen gotorleku bihurtu da eta hori dela eta, Siriako Gobernuak gune horren kontrako erasoaldia hasi zuen.

Taldeak zabaldutako ohar baten arabera, Nazio Batuek bitarteko lanak egin dituzte.

Talde matxinoak ez du akordioari buruzko xehetasun gehiagorik eman. Dena den, ez Siriako Gobernuak eta ezta Nazio Batuen Erakundeak ere ez dute akordioa baieztatu.

Zaurituen ebakuazioa hainbat txandatan egingo da, eta horri esker posible izango da gaixoak artatzea. Izan ere, Baxar al-Asaden aldeko indarrek erasoaldiaren ondorioz, ez dira botikak bertara iristen.

Gaur bertan Errusiako agintariek iragarri dutenez, 52 zibil ebakuatu dituzte, tartean 26 haur. Vladimir Zolotujin Adiskidetzerako Errusiako Zentroako bozeramailearen arabera, ebakuazioak Mesraba udalerrian gauzatu dira.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren esanetan, Siriako Armadak Ekialdeko Ghouta hirutan banatu zuen atzo, hain zuzen ere, Damasko inguruan talde matxinoen gotorleku nagusi bihurtu dena. Giobernuz kanpoko erakunde horrek zabaldutako datuen arabera, duela hiru aste Siriako Gobernuaren erasoaldia hasi zenetik. 1.100 zibil baino gehiago hil dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gerra Siria Errusia Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Siria