Mundua -

Sergei Skripal

Erresuma Batuak 23 diplomazialari errusiar kaleratuko ditu espioi ohiaren auziagatik

Mayk herri bien arteko goi-mailako bilerak bertan behera utzi ditu eta, azaldu duenez, bere Gobernuko kide bakar bat ere ez da Errusiako Mundialean egongo, ezta familia errealeko kide bat ere ez.

Sergei Skripal, en una foro de archivo de EFE.
Sergei Skripal, en una foro de archivo.
Sergei Skripal, en una foro de archivo de EFE.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuak 23 diplomazialari errusiar kaleratuko ditu errepresalia gisa, Sergei Skripal espioi ohia eta horren alaba (Julia) Salisburyn (Ingalaterra) pozoituak izan eta gero Moskuk azalpen argirik eman ez duelako, Theresa May lehen ministroak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Erresuma Batuko buruak hango Parlamentuan egindako adierazpenean azaldu duenez, Errusia "mespretxu osoz"erantzun dio joan den martxoaren 4an gertatutako gertakari "larriari".

Mayk astebeteko epea eman die -inteligentzia agente ez onartuak diren- diplomazialari horiei Erresuma Batua uzteko. Era berean, baliteke Erresuma Batuak Errusiaren aurkako zigorrak gogortzea erabakitzea, Giza Eskubideak urratzeagatik.

Hainbat eguneko eztabaida politikoa izan eta Segurtasun Kontseilu Nazionala bildu ostean, Mayk esan du Skripalen auzian bi aukera baino ez daudela; alde batetik, "Errusiaren ekimen zuzena" izana; edo bestetik, Errusiak "jatorri militarreko substantziaren kontrola galdu" izana.

Nolanahi ere, "azken hiru hamarkadotan izandako kaleratze garrantzitsuena izango da, eta gure herrian Errusiako Estatua jarduten den lehen aldia ez dela agerian utziko du", esan du Mayk.

Lehen ministroaren ustetan, Errusiako Gobernuak ez du azalpen sinesgarririk eman auzi horretan, eta horren ordez, "sarkasmoz, mespretxuz eta lehiaz erantzun du".

Bestalde, Mayk herri bien arteko goi-mailako bilerak bertan behera uztea erabaki du eta, halaber, bere Gobernuko kide gailen bakar bat ere ez da aurten Errusian egingo den Mundialean ordezkari gisa egongo, ezta familia errealeko kide bat ere ez.

Errusiaren erantzuna

Erresuma Batuko Gobernuak hartutako erabakia helarazi dio Londresen Errusiako enbaxadoreari, Alexander Yakovenkori. Enbaxadoreak "onartezintzat" jo ditu neurriok, eta Sky Newsi egindako adierazpenetan, "probokazio oso larria" dela eta "Salisburykoarekin zerikusia ez duela" esan du.

Hori horrela, baliteke Moskuk antzeko neurriak hartzea eta Erresuma Batuko diplomazialariak Errusiatik botatzea, esan du Yakovenkok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Mosku bideoak Erresuma Batua bideoak