Mundua -

Floridako sarraskiaren ostean

Milaka ikaslek armen kontrolerako legeak aldatzea eskatu dute AEBn

Protestak 17 minutu iraun ditu, Floridako institutuan hil zituzten ikasle kopuruaren oroimenez. Armak erosteko kontrol gehiago egotea eskatu dute.

Manifestazioetako bat Kapitolioaren aurrean, egin zuten, Washingtonen. Argazkia: EFE
Milaka ikasle Kapitolioaren aurrean, Washingtonen
Manifestazioetako bat Kapitolioaren aurrean, egin zuten, Washingtonen. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko milaka ikasle atera ziren atzo, asteazkena, herrialde osoko kaleetan egin ziren manifestazietara, Parklandeko institutuan (Florida) 17 pertsona hil zituen sarraskitik hilabetera.

Protestak 17 minutu iraun zituen, Floridako institutuan hil zituzten ikasle kopuruaren oroimenez, eta armak erosteko kontrola areagotzeko legeak onartzea eskatu zioten Kongresuari.

Ikasleak eskoletatik irten ziren hirietako topaguneetan elkartu eta manifestazioa hasteko. Washingtonen, gazteak Etxe Zuriaren eta Kapitolioaren inguruetan batu ziren.

Ekitaldian, demokraten Senatuko eta Kongresuko buruek, Chuck Schumerrek eta Nancy Pelosik, hurrenez hurren, parte hartu zuten.

Manifestazioetan hainbat testigantza entzun ahal izan ziren. Jaha Doyleyk (17 urte) esan zuen bere bizitza eta bere 7 urteko ahizparena arriskuan ikusi  zituela. "Oso beldurtuta eta kezkatuta zegoen", gogorarazi du. Bilkuretan gehien entzun den oihua 'Indarkeria gehiagorik ez' izan zen.

Martxa egin eta gero, eskoletan segurtasuna handitzeko lege proiektua onartu zuten atzo Ordezkarien Ganberan.

ABC telebista katearen arabera, bozketan aldeko 407 boto izan dira, eta kontrako 10 -bost demokrata eta bost errepublikano-.

Trumpek armak erosteko gutxieneko adina ezarriko duen neurria onartzea atzeratu zuen astelehenean, estatuetako auzitegik eta administrazioek iritzia eman arte, eta berretsi egin zuen ados dagoela pistolak arma semiautomatiko bihurtzeko dauden gailuak debekatzearekin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak Trump gaur