Mundua -

SIRIA

Gutxienez 30 zibil dira Ekialdeko Ghoutan, Siriako Gobernuaren erasoetan

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak esan duenez, Zamalkatik Hazara ihesi zihoazen zibilak dira hildakoak.

Zibilak Ekialdeko Ghoutan. EFE.
Ekialdeko Ghouta. EFE.
Zibilak Ekialdeko Ghoutan. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 30 pertsona hil dira eta dozenaka zauritu gaur goizaldean Ekialdeko Ghoutan, Siriako Gobernuko hegazkin militarrek egindako erasoetan. Zamalka herrian izan dira erasoak, Damasko kanpoaldean oposizioko indarrek duten gotorleku nagusienetakoan.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak esan duenez, Zamalkatik Hazara ihesi zihoazen ehunka zibilen kontrako erasoa izan da.

Joan den otsailaren 18tik,  1.394 zibil hil dira Ekialdeko Ghoutan, horietatik 271 haurrak eta 173 emakumeak.

Siriako Gobernuko Armadak indartu egin du erasoaldia, eta azken hilabeteotan oposizioaren kontrolpean egon diren herrien % 70 dagoeneko berreskuratu dituzte, tartean, Hamuriya, Beit Saua, Madira edo Mesraba.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Giza eskubideak gaur Siria