Mundua -

Frantzia

Bigarren pertsona bat atxilotu dute, supermerkatuko erasoarekin lotura duelakoan

Herritar baten truke gatibu izateko bere burua aurkeztu zuen gendarmea hil egin da. Ondorioz, lau dira atzoko erasoan hildako lagunak, eta 15 zaurituak.

Frantzia hegoaldeko Trebes udalerrian jazo zen eraso terrorista. Argazkia: EFE
Frantzia hegoaldeko Trebes udalerrian jazo zen eraso terrorista. Argazkia: EFE
Frantzia hegoaldeko Trebes udalerrian jazo zen eraso terrorista. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan Frantziako hegoaldeko supermerkatu batean hainbat lagun hil eta beste 15 zauritu dituen terroristaren lagunetako bat atxilotu du bart Poliziak, epaitegiko hainbat iturrik jakitera eman dutenez.

Eraso terroristan lau pertsona hil ziren, eta beste 15 zauritu, Trebes udalerriko supermerkatu batean terroristak hainbat herritar gatibu hartu ostean. Erasotzailea tiroz hil zuen Poliziak. Terrorista 25 urteko jihadista bat zen, nazionalitate bikoitza zuen (marokoarra eta frantziarra), eta ohiko delituengatik aurrekari penalak zituen. Izan ere, 2016an espetxealdia bete zuen, eta erradikalizatu izanagatik (harremanak zituen salafistekin), zerbitzu sekretukoak hura ikertzen ari ziren.

Poliziak atxilotutako bigarren lagun hori terrorista nagusiaren ingurukoa da, adingabea, eta erakunde terrorista lotura duelakoan ikertzen ari dira.

Laugarren hildakoa

Bestalde, Barne ministroak Twitter bidez zabaldu duenez, herritar baten truke gatibu izateko bere burua aurkeztu zuen gendarmea hil egin da. Hori dela eta, atzoko erasoan hildako biktima kopurua lau dira dagoeneko.

Frantziako presidente den Emmanuel Macronek 44 urteko gendarme horren "ausardia" azpimarratu du, "herritar zibil baten bizitza salbatu baitzuen, eta herrialde osoaren miresmena merezi baitu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Frantzia berriak Atentatuak Jihadismoa albisteak Supermerkatuak gaur