Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Zuckerberg Kongresuan: Filtrazioagaren erantzuletzat aurkeztu du bere burua

Mundua

Facebook

Filtrazioagatik barkamena eskatu eta erantzulea bera dela aitortu du Zuckerbergek

agentziak | erredakzioa

2018/04/11

Sare sozialaren sortzaileak onartu du filosofia aldaketa prozesu batean daudela, "datu filtrazio, albiste faltsu, gobernu atzerritarren esku-hartze eta gorroto mezuengatik".

  • Facebooken sortzailea, AEBko Kongresuan egindako agerraldian. Argazkia: EFE

    Facebooken sortzailea, AEBko Kongresuan egindako agerraldian. Argazkia: EFE

    Facebooken sortzailea, AEBko Kongresuan egindako agerraldian. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Mark Zuckerberg Facebooken sortzaile eta presidenteak barkamena eskatu du astearte honetan Estatu Batuetako Senatuko Merkataritza eta Justizia batzordeen aurrean egindako agerraldian, Cambridge Analytica enpresak hartu eta manipulatutako datuen filtrazioagatik -87 milioi erabiltzaileena-, eta bere "hanka-sartzea" izan zela onartu du.

"Argi dago ez genuela nahikoa egin tresna horiek kalte egiteko erabil ez zitzaten. Albiste faltsu, hauteskunde garaian atzerriko gobernuen esku-hartze eta gorroto mezuez ari naiz. Baita pribatutasunaz ere", azaldu du.

"Ez genuen nahikoa egin eta hori huts-egite handia izan zen. Nire huts-egitea, eta sentitzen dut (…) Nik sortu nuen Facebook, nik gidatzen dut eta gertatzen den guztiaren erantzule naiz. Ez da nahikoa jendea elkarren artean konektatzearekin, harremana positiboa izatea lortu behar dugu. Ez da nahikoa jendeari ahotsa ematearekin, beste batzuei min egin edo desinformazioa zabaltzeko erabiltzen ez dutela bermatu behar dugu" esan du Zuckerbergek.

Era berean, munduko sare sozial handienetakoaren sortzaileak ziurtatu du enpresak ez duela aintzat hartzen bere langileen ideologia, eta berretsi du Facebook ahalik eta inpartzialenen izaten saiatzen dela, gai politikoei dagokienez.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Patrick Leahy senatari demokratak egindako galderei erantzunda, Zuckerbergek baieztatu egin du Facebook Robert Mueller fiskal bereziarekin elkarlanean dabilela, Errusiaren ustezko esku-hartzea dela eta, bai 2016ko presidentetza hauteskundeetan, baita Donald Trump presidentearen hauteskunde-kanpainan ere.

Era berean, Zuckerberg Energia eta Merkataritza batzordearen aurrean agertzekoa da gaur asteazkena, kongresista estatubatuarren galderei erantzuten jarraitzeko.

Facebook aldatuko da

33 urteko programatzaileak baieztatu du enpresa krisialdian dagoela eta aldaketak egin egingo dituela, baita jasotako kritika gogorrei aurre egin ere.

"Filosofia aldaketa batean sartuta gaude", esan du Zuckerbergek, sare sozialaren jarduera mugatzeko balizko legedia bati aurrea hartzen saiatzeko.

MARK ZUCKERBERG FACEBOOK CONGRESO KONGRESUA EFE3

Argazkia: EFE

John Thune Merkataritza, Zientzia eta Garraiobideen batzordeko presidentearen esanetan, "gaurko saioa ezohikoa da (…) 2.000 milioi pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute Facebook hilero. 1.400 milioik egunero egiten dute, hau da, edozein herrialdeko biztanleria baino gehiago -Txinakoa izan ezik- demografia estatubatuarra lau bider", esan du ohar baten bidez.

"Nolabait esanda, Facebooken helmenagatik gaude gaur hemen. Zuckerbergek konfiantzan haustura bezala definitu duenagatik (…) Cambridge Analyticaren jarrerari buruzko galdera asko ditugu egiteko, eta espero dugu etorkizunean beste saio bat egitea gauzak argitzeko", gaineratu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena