Mundua -

FRANTZIA

Trenbideko grebaren jarraipenak behera egin du Frantzian

Ezinbesteko langileen % 38k greba egin dute. Parisen, esaterako, 300 kilometroko auto-ilarak sortu dira; ohi baino ehun kilometro gehiago.

Jendetza ugari bildu da Pariseko tren geltoki batean greba dela eta. Argazkia: EFE.
Jendetza ugari bildu da Pariseko tren geltoki batean greba dela eta.
Jendetza ugari bildu da Pariseko tren geltoki batean greba dela eta. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako trenbideko langileen grebaren seigarren jardunaldiaren jarraipenak behera egin du ostiral honetan, enpresako zuzendaritzaren datuen arabera.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak atzo (osteguna) SNCF trenbide enpresa publikoaren erreformarekin jarraitzeko asmoa duela esan ostean egin dute seigarren greba eguna.

SNCFren aurreikuspenen arabera, abiadura handiko zein eskualdeko trenen bi heren bertan behera geldituko dira erreformarekin; baita distantzia ertaineko hiru bosten, eta distantzia handiko bostik lau.

Gaurko egunari dagokionez, nazioarteko bost trenetatik lau normaltasunez ari dira; gainera, hiriburua Londresekin eta Bruselarekin lotzen dituzten guztiak ere normaltasunez ari dira. Espainiara bidaiatzeko aurreikusitako guztiak, berriz, bertan behera gelditu dira.

Ezinbesteko langileen % 38k greba egin dute gaur; hilabete hasierako grebetan, aldiz, % 48k lanuzteak jarraitu zituzte, zuzendaritzak jakinarazitako datuen arabera.

Gaur arazo gutxiago egon arren, grebak jendetza ugari bildu du tren geltokietan, baita beste garraioetan ere.

Parisen, esaterako, 300 kilometroko auto-ilarak sortu dira; ohi baino ehun kilometro gehiago.

Sindikatuek Macronen adierazpenak negatibotzat jo arren, hainbat sindikatu pozik agertu dira Frantziako presidenteak trenbide enpresa ez pribatizatzeko konpromisoa hartu zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Grebak Frantzia Albisteak Emmanuel Macron