Mundua -

Kanada

Furgoneta baten gidariak 10 pertsona hil eta beste 15 zauritu ditu Toronton

Alex Minassian 25 urteko gizonezkoa atxilotu du Poliziak. 16 zaurituetatik bi egoera kritikoan daude, eta beste bi oso larri.

Furgoneta batek oinezkoak aurretik eraman ditu Toronton (Kanada). Argazkia: EFE
Furgoneta batek oinezkoak aurretik eraman ditu Toronton (Kanada). Argazkia: EFE
Furgoneta batek hainbat oinezko harrapatu eta hil ditu Toronton

2:32

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Furgoneta batek oinezkoen aurka talka egin eta ondoren ihes egin zuen atzo, astelehena, Torontoko iparraldean (Kanada). Harrapaketaren ondorioz, 10 pertsona hil dira.

Gainera, beste 16 lagun zauritu dira, Poliziako bozeramaile batek adierazi zuenez. 15 zauritu horietatik, bat egoera kritikoan dago, eta beste bi oso larri.

Poliziak pertsona bat atxilotu du eta Alex Minassian -25 urte- izenarekin identifikatu dute. Harrapaketaren ustezko egileak ihes egin zuen eta Yonge kalea zeharkatu zuen, beste 1,5 km eginda, atxilotu zuten arte. Antza denez, gidariak agente bat puntatu zuen arma batekin, hiltzea eskatzen zion bitartean. Handik gutxira, objektua lurrera bota eta lurrean etzan zen, atxilotu zezaten.

“Yonge eta Finch kaleen artean furgoneta zuri batek oinezko ugari aurretik eraman ditu”, azaldu zuen Poliziak Twitter sare sozialean.

Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak atsekabetuta agertu zen Ottawan.

G7ko (Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Japonia) Atzerri ministroak goi-bilera egiten ari dira Toronton, besteak beste, terrorismoaren eta estremismo jihadistaren aurkako neurriak eztabaidatzeko.

TORONTO KANADA EFE

Gorpu bat estalirik errepidean, Toronton. Argazkia: EFE

Sunnybrook ospitalea itxi egin zuten “badaezpada”, eta sarreretan kontrolak ezarri zituzten.

Bestalde, Ralph Goodale Kanadako Gobernu Federalaren Segurtasun Publikoko ministroak agerraldia egin zuen. Oraingoz eraso terroristaren arrisku maila areagotzeko arrazoirik ez dagoela azpimarratu zuen Goodalek.

Lekuko batek: "Nahita egin du"

Horrela, arrisku maila “ertaina” mantendu zuten agintariek; eraso terrorista gerta daitekeela esan nahi du horrek. 2014ko urritik indarrean dago. Gobernuak gertakariaren inguruko “ondorio argirik” atera ez duela adierazi du Goodalek.

Lekuko batek CNNn ziurtatu zuenez, gidariak nahita egin du jendearen aurka: “Pertsona horrek nahita egin du”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Kanada