Mundua -

Krisi politikoa Venezuelan

Hauteskunde kanpaina hasi da Venezuelan

Maiatzaren 20an, Maduroren politikei jarraipena ematearen eta Gobernu berri bati krisitik ateratzeko aukera ematearen artean erabaki beharko dute venezuelarrek.

Henri Falcon opositorea, hauteskunde kanpainan. EFE.
Henri Falcon opositorea, hauteskunde kanpainan.
Henri Falcon opositorea, hauteskunde kanpainan. EFE.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak eta Henri Falcon oposizioko hautagaiak beren kanpainak hasi dituzte, maiatzaren 20ra begira, Venezuelako krisiarekin amaitzea helburu.

Igandean hasi zen ofizialki hauteskunde kanpaina, baina Maduro Kuban zegoen Miguel Diaz-Canel presidente kubatarrarekin bilduta, eta, hori dela eta, sare sozialetan mezuak zabaldu besterik ez zuen egin. "Aberria zuzentzeko konpromisoa nire gain hartuko dut berriro. Ahal den hobekien egingo dut: nire arima, indarra eta bizitza eskaintzen dizkizuet", esan du Twitterren.

Falconek, berriz, Margaritan hasi zuen "herria salbatzeko kanpaina". "Demokrazia aldarrikatuko dugu egun daukagun Gobernu txarra behingoz garaitzeko", gaineratu du Larako gobernadore ohiak sare sozial horretan.

"Demokrazia aldarrikatuko dugu egun daukagun Gobernu txarra behingoz garaitzeko"

Atzo (astelehena), Maduro Bolivarren egon zen kanpainari hasiera fisikoa ematen. "Lur bedeinkatu honetara etorri naiz bere energia hartzera", esan zuen, eta bere helburua Venezuela "askatzea" dela.

Maiatzaren 20ko hauteskundeak hamar milioi botorekin irabaztea espero duela gaineratu zuen, eta, horren harira, "hasiera berri bat" agindu zuen.

Falconek, aldiz, batetik, "botere publikoen erabateko autonomia bermatuko duen salbamendu nazionaleko Gobernua" iragarri du; bestetik, preso politikoak askatzeaz gain, "ekimen pribatuen jazarpen politikoari amaiera" emango diela ere adierazi du. "Gobernu inklusiboa izango da nirea, bazterketarik gabekoa", azaldu du.

Hauteskunde polemikoak

MUD alderdiak boikota egin die maiatzaren 20ko hauteskundeei, eta nazioarteak ere ez dituela emaitzak onartuko iragarri du, ez delako sinesgarriak izateko baldintzarik egongo, horren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioartea Albisteak Venezuela Nicolás Maduro Hauteskundeak gaur