Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Childish Gambinoren 'This is America' bideoaren arrakastaren arrazoiak

Mundua

Sare sozialak

Zergatik izan du hainbesteko arrakasta Childish Gambinoren 'This is America' bideoak?

EITB.EUS

2018/05/17

Ameriketako Estatu Batuetako arrazakeriaren eta armen erabileraren kontrako kritika zorrotza da, eta irudi bortitzak erabiltzen ditu bertan.

  • Whatsapp
  • Bidali

Childish Gambino rap musikariaren lan berriak sekulako arrakasta izan du sare sozialetan. 'This is America' bideoklipa 129 milioi ikustaldi izan ditu duela egun batzuk YouTuben argitaratu zutenetik.

Bideo horretako irudiak aztertu dituzten adituen arabera, Ameriketako Estatu Batuetako arrazakeria eta armen erabilera salatzeko asmoz egindako bideoa da.

Bi eszena oso gogor ditu. Horietako batean, Donald Glover artistak aulki batean eserita, burua estalita eta eskuak lotuta dituen gizonezko bati buruan tiro egiten dio.

Tiro egiteko moduagatik, Jim Crow irudikatu nahi duela uste dute. Pertsonak arrazagatik bereizteko legeak bultzatu zituen. Beltzen kontrako arau horiek 70eko hamarkadara arte egon ziren indarrean.

Hilketa egin ostean, gazte bat hurbiltzen zaio eta pistola kontu handiz hartzen dio, gorpua lurrean botata utzita. Irudi horrekin Ameriketako Estatu Batuetan armak pertsonak baino garrantzitsuagoak direla salatu nahi omen du.

Beste eszena batean, gospel koru bateko kideak tiroka hiltzen ditu. Charlestongo sarraskia gogorarazi die askori irudi horrek. Gazte zuri batek bederatzi lagun hil zituen Charlestongo eliza afro-amerikar batean 2015ean.

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena