Mundua -

AEB-Ipar Korea goi-bilera

Kim Jong-unekin egitekoa duen bilera atzeratzea aztertzen ari da Trump

Presidente estatubatuarrak "baldintza batzuk" betetzea nahi du, oraindik negoziatzen ari dira, baina horiek barik ez du bilera egingo. Topaketa ekainaren 12rako deituta dago.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak baieztatu duenez, Kim Jong-un Ipar Koreako buruarekin egitekoa duen bileraren prestaketa lanek aurrera jarraitzen badute ere, baliteke topaketa atzeratzea.

"Aurrera egiten ari gara, ikusteko dago zer gertatuko den. Betetzea nahi ditugun baldintzak daude, eta uste dut lortuko dugula. Lortu ezean, ez da bilerarik izango", esan du. "Ez badugu egiten, agian beranduago izango da".

"Egia esanda, aukera dago Ipar Korearentzat eta mundarentzat topaketa handia izateko. Egin ala ez egin, laster jakingo dugu, baina hitz egiten ari gara", esan du.

Trumpek esan du, Moon Jae In Hego Koreako presidentearekin bildu aurretik, bere eskakizuna dela Piongiang arma nuklearrik gabe egon behar dela bileraren egunerako, hau da, ekainaren 12rako (Singapurren).

Moonek, halaber, topaketaren garrantzia goraipatu du eta, aitortu duenez, AEBn "eszeptizismoa" zabalduta badago ere, "baliteke Historian aurrerapausorik ez izatea eszeptizismoak jarraituz gero, eta porrota besterik ez espero bada, aurretik ere porrota izan delako".

Bestalde, presidente hegokorearra itxaropentsu agertu da Seul eta Piongiangen arteko elkarrizketa berrabiatuko direlakoan, Washingtonekin egiten ari den maniobrak bukatutakoan, Yonhap albiste agentzia hegokorearrak zabaldu duenez.

Piongiangek, bestalde, esan du Singapurren ekainaren 12an egitekoa den bilera bertan behera utz dezakeela, Washingtonek bere horretan jarraitzen badu arma nuklearrei buruzko eskakizunekin. AEBk, baina, ez du mezua aldatzeko keinurik egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Ipar Korea