Mundua -

Hegazkin istripua

Kuban istripua izandako hegazkinaren bigarren kutxa beltza aurkitu dute

Guztira, 111 pertsona hil ziren joan den maiatzaren 18an gertatutako hegazkin istripuan. Hegazkin istriputik bizirik atera ziren bi lagunak ospitalean jarraitzen dute.

Avión siniestrado en La Habana
Avión siniestrado en La Habana
Avión siniestrado en La Habana

Agentizak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Habanan istripua izandako hegazkinaren bigarren kutxa beltza aurkitu dutela esan du istripua ikertzen duen Kubako Gobernuaren Batzordeak, Kuba TV Estatu telebista kateak iragarri duenez.

Lehen kutxa beltza, kabinako grabazioena, istripuaren egunean bertan aurkitu zuten. Orain, berriz, hegazkinaren datuen grabatzailea aurkitu dute.

Kutxa beltza biak erabat garrantzitsuak dira istripuaren nondik norakoak argitzeko, oraindik ez baitakite zer gertatu omen zen.

Guztira, 111 pertsona hil ziren joan den maiatzaren 18an gertatutako hegazkin istripuan. Hegazkin istriputik bizirik atera ziren bi lagunak ospitalean jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Albisteak Kuba