Mundua -

ERREFERENDUMA

Abortuaren legea erreformatzearen alde agertu da Irlanda

Lehenengo datu ofizialekin, abortuaren liberalizazioaren aldeko botoak % 68 dira. Argia bezain ustekabekoa da garaipena.

Abortuaen liberalizazioaren aldekoak, behin betiko emaitzen zain. Argazkia: EFE.
Abortuaen liberalizazioaren aldekoak, behin betiko emaitzen zain. Argazkia: EFE.
Abortuaen liberalizazioaren aldekoak, behin betiko emaitzen zain. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abortuaren legea erreformatu edo ez erabakitzeko, erreferenduma egin zuten ostiralean Irlandan, eta behin betiko emaitzen zain, baina lehenengo datu ofizialen arabera, gehiengo zabala baiezkoaren alde agertu da. Irlandako legedia Europako murriztaileetakoa da gai horretan.

% 64,9ko parte-hartzearekin, behin 40 barrutietatik 31 zenbatuta, abortoaren liberalizazioaren aldekoen garaipen argia baieztatuta geratu da. Baietzak botoen % 68 lortu ditu, eta ezezkoak % 31. Fine Gael alderdiaren Gobernuak egindako proposamena babestu dute irlandarrek. Legea erreformatu nahi dute, abortua murrizketarik gabe zabaltzeko haurdunaldien lehenengo hamabi asteetan.

Dublin Erdialdean bereziki argia izan da emaitza. Baietzak % 76,51 lortu du hiriburuan.

Leo Varadkar lehen mimnistroak nabarmendu duenez, Irlandak "konstituzio moderno bat izango du, herrialde moderno batentzat", eta emaitza "iraultza isil bat" izan da. Abortu lege berria urte bukaeran egon liteke prest.

Ezetzaren aldekoei ere zuzendu zaie, esanez Irlanda "aurreko asteko herrialde bera dela, baina apur bat atseginagoa, apur bat toletanteagoa eta apur bat moralagoa".

Simon Harris Osasun ministro demokristaua da abortuaren legedia erreformatzearen aldeko kanpaina egin duenetako bat. Bart, galdeketen berri izan orduko, pozik agertu da, eta hemendik aurrera Irlanda "eskuzabalagoa, hobeagoa eta abegitsuagoa" izango dela esan du.

Egun Irlandan indarrean dagoen legediaren arabera, salbuespenezko kasuetan soilik eten daiteke haurdunaldia. Adibidez, amaren bizitza arriskuan dagoenean, suizidio arriskua kasu. Aitzitik, malformazio kasuetan edo haurdunaldia intzestu edo bortxaketa baten ondorio den kasuetan ezin da abortatu. Legea erreformatzea onartuz gero, lehendabiziko hamabi asteetan haurdunaldia eteteko aukera egongo litzateke.

The Irish Times egunkariaren arabera, aldekoen garaipena "erabatekoa izan da, edozeinek espero baino handiagoa".

Kontrakoek garrasirik gabe onartu dituzte emaitzak, baina batzuek ez dute amore eman nahi. "Irlandako klinika eta ospitaletan jaio gabeko lehenengo umea hiltzen dutenean, Giza Eskubideak kendu dizkiotelako, ezetzaren alde bozkatu duzuen guztiok jakingo duzue, gutxienez, txiki horiek salbatzen saiatu zaretela", esan du Declan Ganleyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Irlanda