Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Errepresioa Sirian | Atzera bota dute Siria gaitzesteko ebazpen bat

Mundua

Errepresioa Sirian

Errusiak eta Txinak Siria gaitzesteko ebazpen bat eragotzi dute

Erredakzioa

2012/02/05

Europako Parlamentuak bi herrialde hauek ezarritako betoa deitoratu eta "Siriako Gobernuak egindako sarraskia" gaitzestu du. Libiako hainbat manifestarik Errusiako Enbaxadan indarrez sartu dira.

  • NBEko Segurtasun Kontseiluak Siriaren auzia eztabaidatu du igande honetan. Argazkia: EFE

    NBEko Segurtasun Kontseiluak Siriaren auzia eztabaidatu du igande honetan. Argazkia: EFE

    NBEko Segurtasun Kontseiluak Siriaren auzia eztabaidatu du igande honetan. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan aztergai zuten Siriako Gobernuaren errepresioaren aurkako gaitzespen bateratu bat atzera bota dute Txinak eta Errusiak bozketan betoa jarrita. Guztira, 13 herrialdek alde bozkatu dute eta horrek Moskuren eta Beijingen eskuetan utzi du ebazpen hau. Siriako erregimenak 260 hildako gutxienez eragin ditu azken orduetan.

Siriako erregimenak 260 hildako gutxienez eragin ditu azken orduetan. Vitali Churkin Errusiako enbaxadoreak azaldu duenez, ebazpenak Damaskon "botere aldaketa" bat eskatzen zuen eta Errusia horren aurka dago.

Azken lau hilabeteetan birritan jarri diote betoa herrialde hauek Bachar al Asad Siriako presidentearen erregimenaren gaineko gaitzespen ebazpen bati. Mark Lyall Grant Erresuma Batuko enbaxadoreak salatu duenez, errepresio bortitzak 6.000 hildako utzi ditu.

Europako Parlamentuko gaitzespena

Bestalde, Martin Shultz Europako Parlamentuko presidenteak Txinako eta Errusiako betoa deitoratu du eta segurtasun indarrak Siriatik alde egitea exijitu dio Bachar al Asadi, "zilegitasunik geratzen ez zaiolako".

"Europako Parlamentuaren izenean zibilen aurka Homs hirian egindako sarraskia gaitzesten dut", nabarmendu du Shultzek, "eta familiari eta senitartekoei elkartasun osoa erakutsi nahi diegu".

Libiako Enbaxada errusiarran sartu dira

Libiako hainbar manifestari Tripoliko Enbaxada errusiarran indarrez sartu dira, Moskuk ezarritako betoagatik protestatzeko. Manifestariek matxinoen Siriako bandera goratu dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena