Mundua -

Erreferenduma

Erresuma Batuak autonomia gehiago eskaini dio Eskoziari

Cameron eta Salmond Edinburgon bildu dira ostegun honetan. Erresuma Batuko gobernuarentzat elkarrizketak huts egin du, baina Salmondek uste du aurrerantz egin dutela.

Erresuma Batuak autonomia gehiago eskaini dio Eskoziari. Argazkia: EFE
Erreferenduma Eskozian: Erresuma Batuak autonomia gehiago eskaini du. Argazkia: EFE
Erresuma Batuak autonomia gehiago eskaini dio Eskoziari. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiarekin bildu da ostegun honetan Edinburgon, Eskoziaren balizko independentziaren inguruko erreferenduma jorratzeko.

Batasunaren aldeko hitzaldi batean, Cameronek autonomia gehiago eskaini dio Eskoziari, erreferendum horretan eskoziarrek independentziaren aldeko aukera baztertzen badute.

Zehazki, eskumenak itzultzeko aukera besapean zuela iritsi da Cameron bilerara. Salmondek, dena den, eskaintza hori zehaztea eta egutegi konkretu bat aurkeztea eskatu dio.

''Mahai gainean beste aukera bat dagoela ari da esaten lehen ministroa estreinakoz. Horrela baldin bada, aukera hori zein den jakin nahi dugula erantzun diot'', azaldu du Salmondek.

Proposamena albo batera utzita, Erresuma Batuko gobernuaren hitzetan gaurko elkarrizketak huts egin du. Salmonden ustez, ordea, aurrerantz egin dute. Cameronekin desadostasun bakarra aipatu du buruzagi nazionalistak: herritarrei bi galdera edo galdera bakarra egitea. Bigarren galdera hori Eskozian erabakitzea defendatzen du Salmondek.

'Tristea izango da'

Azkenean Eskozia banantzen baldin bada, ''tristea'' izango dela esan du Cameronek, bilera hasi baino ordu batzuk lehenago, BBC telebista katean. ''Gauza asko lortu ditugu elkarrekin, eta gauza handiak lortzen jarrai dezakegu. Unea iritsita, elkarrekin konpartitzen dugun etxean geratzea erabaki dezatela espero dut'', gaineratu du.

Eskoziaren independentziak ''eragin ekonomiko, politiko eta sozialak'' izango lituzkeela aitortu du Erresuma Batuko lehen ministroak.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiarekin bildu da ostegun honetan Edinburgon, Eskoziaren balizko independentziaren inguruko erreferenduma jorratzeko.Batasunaren aldeko hitzaldi batean, Cameronek autonomia gehiago eskaini dio Eskoziari, erreferendum horretan eskoziarrek independentziaren aldeko aukera baztertzen badute.Zehazki, eskumenak itzultzeko aukera besapean zuela iritsi da Cameron bilerara. Salmondek, dena den, eskaintza hori zehaztea eta egutegi konkretu bat aurkeztea eskatu dio.''Mahai gainean beste aukera bat dagoela ari da esaten lehen ministroa estreinakoz. Horrela baldin bada, aukera hori zein den jakin nahi dugula erantzun diot'', azaldu du Salmondek.Proposamena albo batera utzita, Erresuma Batuko gobernuaren hitzetan gaurko elkarrizketak huts egin du. Salmonden ustez, ordea, aurrerantz egin dute. Cameronekin desadostasun bakarra aipatu du buruzagi nazionalistak: herritarrei bi galdera edo galdera bakarra egitea. Bigarren galdera hori Eskozian erabakitzea defendatzen du Salmondek.'Tristea izango da'Azkenean Eskozia banantzen baldin bada, ''tristea'' izango dela esan du Cameronek, bilera hasi baino ordu batzuk lehenago, BBC telebista katean. ''Gauza asko lortu ditugu elkarrekin, eta gauza handiak lortzen jarrai dezakegu. Unea iritsita, elkarrekin konpartitzen dugun etxean geratzea erabaki dezatela espero dut'', gaineratu du.Eskoziaren independentziak ''eragin ekonomiko, politiko eta sozialak'' izango lituzkeela aitortu du Erresuma Batuko lehen ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskozia berriak Bigarrena Eskoziako erreferenduma