Mundua -

2014ko udazkena

Erreferendumeko galdera zehaztu du Eskoziak

Galdera SNP Eskoziako alderdi nazionalistak osatu du, eta, orain, Hauteskunde Batzordeak errepasatu beharko du.

Edinburgo (Eskozia). Argazkia: EITB
Edinburgo (Eskozia). Argazkia: EITB
Edinburgo (Eskozia). Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskoziak independentziari buruzko erreferenduma egingo du 2014. urtean, Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiaren eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaren arteko akordioaren ondoren.

Eskoziako Gobernuak ostiral honetan berretsi egin du independentziari buruzko erreferendumean boto-emaileei egingo zaien galdera; 2014ko udazkenean izango da hori.

Plebiszituan boto-emaileei honako hau galdegingo zaie: “Eskoziak estatu independentea izan beharko lukeen ideiarekin bat zatoz?. Galdera horri bai edo ez erantzun beharko diote.

Eskoziako Alderdi Nazionalistaren Gobernuak idatzitako kontsultaren aurkezpena (urtarrilean eman zuten agintariek erreferendumaren berri) Hauteskunde Batzordeak berrikusiko du.

Erakunde independente horrek galderaren gaineko balorazioa egingo du, hainbat puntu kontuan hartuta: zuzentasuna, hizkuntza, ulergarritasuna. Hala ere, erakundearen erabakia ez da loteslea, Eskoziako Parlamentuarena baita azken erabakia.

Oposizioko alderdiek galdera kritikatu dute, baiezkoari mesede egiten diolakoan.

Eskoziak independentziari buruzko erreferenduma egingo du 2014. urtean, Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiaren eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaren arteko akordioaren ondoren. Eskoziako Gobernuak ostiral honetan berretsi egin du independentziari buruzko erreferendumean boto-emaileei egingo zaien galdera; 2014ko udazkenean izango da hori. Plebiszituan boto-emaileei honako hau galdegingo zaie: “Eskoziak estatu independentea izan beharko lukeen ideiarekin bat zatoz?. Galdera horri bai edo ez erantzun beharko diote.Eskoziako Alderdi Nazionalistaren Gobernuak idatzitako kontsultaren aurkezpena (urtarrilean eman zuten agintariek erreferendumaren berri) Hauteskunde Batzordeak berrikusiko du.Erakunde independente horrek galderaren gaineko balorazioa egingo du, hainbat puntu kontuan hartuta: zuzentasuna, hizkuntza, ulergarritasuna. Hala ere, erakundearen erabakia ez da loteslea, Eskoziako Parlamentuarena baita azken erabakia. Oposizioko alderdiek galdera kritikatu dute, baiezkoari mesede egiten diolakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Eskozia Eskoziako erreferenduma