Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Israelek Hamaseko buru militarra hil du | Israelek Ahmed Yabari hil du

Mundua

Berrespena

Israelek Hamaseko buru militarra hil du

Erredakzioa

2012/11/15

Israelgo Armadak Ahmed Yabari Hamaseko beso armatuaren hilketa selektiboa berretsi du, eta operazio militar baten hasiera besterik ez dela nabarmendu du.

00:32
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Israelgo Armadak Ahmed Yabari Hamaseko beso armatuaren hilketa selektiboa berretsi du, eta Hamas eta Yihad Islamikoa talde islamiarren aurkako operazio militar handiago baten hasiera besterik ez dela nabarmendu du.

“Ahmed Yabari (1960an jaio zen) eta Hamaseko beso armatuko liderretako bat zihoazen ibilgailu bat harrapatu dugu. Shalit akordioan (Guilad soldadu israeldarraren harrapaketari amaiera jarri zion) sartuta egon zen, eta odol asko zuen eskuetan”, adierazi du Avital Leibovitz kanpoko hedabideetarako bozeramaile militarra den teniente koronelak, telefonoz egindako konferentzian.

Ofizialak esan duenez, Benny Gantza Estatu Nagusiko buruak baimendutako gerra operazio baten parte izan da jarduera, Gazako zerrendan dauden objektu terroristen aurka, Hamas eta Yihad Islamikoaren aurka batik bat.

“Lehenengo helburua kalteak gutxitzea eta Israelgo herria babestea da, eta, bigarrena, erakunde terrorista horien gaitasunak erasotzea”, azaldu du Leibovitzek.

Teniente koronelak esan du Israelgo Armadaren Atzeguardia prest dagoela herritarrentzako garrantzitsua den edozein gauzetarako, eta eraso berria Gazako miliziek Israelen aurka koheteekin azken hilabeteotan egindako kalteen ostean izan dela gaineratu du.

Bozeramaileak ez du zehaztu “Lainoen Zutabea” deitutako operazioa (adierazpen biblikoari aipamena eginez) denborarekin ea zabaldu egingo den edota lurraldeko indarrek parte hartuko duten, airekoez gain.











Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena