Mundua -

Tentsioa gora

Alarmak Tel Aviven, lehen aldiz Golkoko Gerraz geroztik

Dagoeneko 19 dira hildako palestinarrak. Israelek 30.000 erreserbista mobilizatzeko baimena eman du, eta Hamasek dio Israelek "bere azken egunak" bizi dituela.

Hamasen buru militarraren hileta, protesta artean, Gazan. Argazkia: Efe
Hamasen buru militarraren hileta, protesta artean, Gazan.
Israelek erasoaldia gogortu du Gazan

01:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tel Aviven aire-erasoen aurkako alarmak entzun ahal izan dira ostegun honetan, 1991. urteko Golkoko Gerraz geroztik entzun den lehen aldian, eta Hamseko buru militarraren erailketak piztutako indarkeria boladak hogei hildako baino gehiago utzi ditu dagoeneko.

Gazan hildako palestinarren kopurua 19ra igo da azken orduotan, horietatik 11 zibilak. Asteazkenaz geroztik, Israelgo Armadak 150 objetibo baino gehiago erasotu ditu, eta zaurituak 150 bat izan daitezke.

Isralen, berriz, hiru zibil hil dira ostegun honetan Kiriat Malajin, Tel Aviv hiritik 30 kilometrotara, azken 24 orduotan izan diren 200 jaurtigailuetako batek eztanda egin ondoren. Armada israeldarrak Tel Avivetik 15 kilometrotara dagoen zelai batean suziri bat jausi dela baieztatu du. Lehenengo aldia da Gazako miliziek Israelen aurka bidaltzen duten suziri batek hainbesteko distantzia lortzen duela.

30.000 erreserbista molibilizatzeko baimena

Bi aldeen arteko biolentziaren hazkundearen aurrean, Ehud Barak Israelgo Defentsa Ministroak 30.000 erreserbista mobilizatzeko baimena eman du, Yoav Mordejai Armadaren ordezkariak azaldu duenez.

Israelgo armadak ''bere herria defendatzeko beharrezkoak diren ekintza guztiekin'' jarraituko duela esan du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, eta ''Gazako egitura terroristaren kontra eraso kirurgikoak'' egiten jarraituko dutela aurreratu du.

"Azken orduotan Israelek argi utzi du ez duela zibilen kontrako kohete eta misil erasorik onartuko. Espero dut Hamasek eta Gazako beste erakunde terroristek mezua jaso izana. Hala ez bada, Israel prest da bere herria defendatzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak egiteko'', esan du.

"Etsaiaren kontrako borrokak jarraitu egingo du''

Jaled Meshal Hamasen buruak esan du "etsaiaren kontrako borrokak" jarraitu egingo duela, Israelek Gazan egin dituen azken erasoen ostean.

Sudanen egiten ari diren mugimendu islamiarraren II. Kongresuan azaldu duenez, "jihadaren (guda santua) eta erresistentziaren" bidean jarraituko dute. Era berean, Israelek bart hildako Ahmed Yabari Hamasen buru militarra goratu du.

Meshalen esanetan, Israelek "Gazaren kontrako defentsa indartu" nahi du, baina ezin du lortu, ez delako herrialde bat, "Palestina okupatzen duen zilegitasunik gabeko erakundea" baizik.

Hamasen buruzagiak begi onez jo du, Israelen erasoei aurre egiteko, indar palestinarrek bat egin izana, eta "inteligentziaz" borroka egiteko deia egin die.

Haniyeren eskaera mundu musulmandarrari

Ismail Haniye Hamaseko Gazapo gobernuburuak Israelen ofentsibari aurkako erantzun irmo bat erakusteko eskatu die herrialde musulmandarrei eta, batez ere, Egiptori. Udaberri Arabiarren ostean egoera aldatu dela erakutsi behar diogu Israeli. “Altxatu ziren herrialdeak ezin dute palestinarron odol gehiago lurrean ikusi”, gaineratu du.

Tel Aviven aire-erasoen aurkako alarmak entzun ahal izan dira ostegun honetan, 1991. urteko Golkoko Gerraz geroztik entzun den lehen aldian, eta Hamseko buru militarraren erailketak piztutako indarkeria boladak hogei hildako baino gehiago utzi ditu dagoeneko.Gazan hildako palestinarren kopurua 19ra igo da azken orduotan, horietatik 11 zibilak. Asteazkenaz geroztik, Israelgo Armadak 150 objetibo baino gehiago erasotu ditu, eta zaurituak 150 bat izan daitezke.Isralen, berriz, hiru zibil hil dira ostegun honetan Kiriat Malajin, Tel Aviv hiritik 30 kilometrotara, azken 24 orduotan izan diren 200 jaurtigailuetako batek eztanda egin ondoren. Armada israeldarrak Tel Avivetik 15 kilometrotara dagoen zelai batean suziri bat jausi dela baieztatu du. Lehenengo aldia da Gazako miliziek Israelen aurka bidaltzen duten suziri batek hainbesteko distantzia lortzen duela.30.000 erreserbista molibilizatzeko baimenaBi aldeen arteko biolentziaren hazkundearen aurrean, Ehud Barak Israelgo Defentsa Ministroak 30.000 erreserbista mobilizatzeko baimena eman du, Yoav Mordejai Armadaren ordezkariak azaldu duenez.Israelgo armadak ''bere herria defendatzeko beharrezkoak diren ekintza guztiekin'' jarraituko duela esan du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, eta ''Gazako egitura terroristaren kontra eraso kirurgikoak'' egiten jarraituko dutela aurreratu du."Azken orduotan Israelek argi utzi du ez duela zibilen kontrako kohete eta misil erasorik onartuko. Espero dut Hamasek eta Gazako beste erakunde terroristek mezua jaso izana. Hala ez bada, Israel prest da bere herria defendatzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak egiteko'', esan du."Etsaiaren kontrako borrokak jarraitu egingo du''Jaled Meshal Hamasen buruak esan du "etsaiaren kontrako borrokak" jarraitu egingo duela, Israelek Gazan egin dituen azken erasoen ostean.Sudanen egiten ari diren mugimendu islamiarraren II. Kongresuan azaldu duenez, "jihadaren (guda santua) eta erresistentziaren" bidean jarraituko dute. Era berean, Israelek bart hildako Ahmed Yabari Hamasen buru militarra goratu du.Meshalen esanetan, Israelek "Gazaren kontrako defentsa indartu" nahi du, baina ezin du lortu, ez delako herrialde bat, "Palestina okupatzen duen zilegitasunik gabeko erakundea" baizik.Hamasen buruzagiak begi onez jo du, Israelen erasoei aurre egiteko, indar palestinarrek bat egin izana, eta "inteligentziaz" borroka egiteko deia egin die.Haniyeren eskaera mundu musulmandarrariIsmail Haniye Hamaseko Gazapo gobernuburuak Israelen ofentsibari aurkako erantzun irmo bat erakusteko eskatu die herrialde musulmandarrei eta, batez ere, Egiptori. Udaberri Arabiarren ostean egoera aldatu dela erakutsi behar diogu Israeli. “Altxatu ziren herrialdeak ezin dute palestinarron odol gehiago lurrean ikusi”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Gazako Zerrenda Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Palestina albisteak Ekialde Hurbileko albisteak Hamas Benjamin Netanyahu gaur