Mundua -

Indarkeriak gora egin ostean

Israelen eta Hamasen arteko su-etena indarrean sartu da

Su-etenak Gazaren eta Israelen arteko mugak irekitzea dakar.

Autobusa, atentatuaren ostean. Argazkia: Chaim Levinson/Twitter
Autobusa, atentatuaren ostean. Argazkia: Chaim Levinson/Twitter
Erasoaldiko egunik gogorrenetakoa izan da Gazan

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israeldarren eta palestinarren arteko su-etena gaueko 21:00etan (19:00etan GMT) sartu da indarrean. Mohamed Kamel Amr Egiptoko Kanpo Harremanetarako ministroak hartu du berria emateko ardura.

Zerrendako herritarrak kaleetara irten dira gertaera ospatzera. Meskitako bozeramaileek “garaipena lortu" dela oihukatu dute.

Hamasek esan duenez, su-etena benetakoa dela azaldu du, eta Israelen koheteen jaurtiketak amaitu egin direla gaineratu du. Aurreikusitako orduaren ostean, ez da leherketarik entzun Gazan, Israelen aldetik, ezta Palestinako milizien koheteen tirorik ere Israelen aurka. Halere, gidatu gabeko Israelgo hegazkinak entzun dira, Gazako zerrendan.

Milizianoen talde batzuk kalera irten dira, airera tiro eginez, indarkeriaren amaiera ospatzeko.

Gazan Hamasen Barne Ministerioak su-etena indarrean sartu baino lehen kalera ez irteteko eskatu zien herritarrei, Israelgo erasoen ondorioz, biktimak izan zitezkeen beldur.

Hala eta guztiz ere, gazteak, haurrak eta helduak auzo guztietan atera dira, eta hiriguneetara zuzendu dira barealdiaren itzulera ospatzeko, eta txalo egiteko.

Su-etenaren baldintzak

Israelen eta Hamasen arteko su-etenaren baldintzak Gazak Israelekin dituen mugak irekitzea dakar, baita israeldarren erasoen amaiera ere, "Al Aqsa" mugimendu islamiarraren telebista-katearen arabera.

Su-etenak “airetik, lurretik eta itsasotik egindako eraso guztien amaiera” ekarriko du, baita hilketa kolektiboena eta hilketenare ere.

Halaber, arrantzaleak guztiz libre izango dira, eta arrainak harrapatzeko gunea zabalduko zaie. Egun itsasoko hiru miliatako muga dute.

Ezarpenak hiru fase izango ditu, lehenengoa erasoen amaiera izango da. Bigarrenean, Kairok akordio guztiak betetzeko alde guztien bermeak jasoko ditu. Azkenik, akordio horiek hausten dituzten aldebakarreko akzioak ez egiteko konpromisoa hartuko dute aldeek. Bete ezean, Egipto izango da salaketak jasoko dituena.

Indarkeria ez da eten su-etena baino lehen

Israelek eta Hamasek su-etena negoziatzen jarraitu duten bitartean, indarkeria ez da eten. Horren ildotik, Israelgo Armada Gaza gonbardatzen aizan da, eta horri gaur goizean Tel Aviven autobus baten aurka jazotako atentatua gehitu behar zaio. Daviden Izar Gorritik azaldu dutenez, gutxienez zazpi pertsona zuritu dira. Haaretz egunkari israeldarrak 21era igo du kopurua.

Eugeni Garcia EITBk Jerusalemen duen korrespontsalak azaldu duenez, atentatua hiriko erdigunean gertatu da, Defentsa Ministeriotik gertu. Antza denez, gizonezko bat autobusera igo da, barruan pakete bat jaurti, eta ihes egin du. Handik gutxira, paketa lehertu egin da.

Hain justu, Athletic Club Tel Avivera joatekoa zen gaur, bihar Hapoel Kiryat Shomonaren aurka jokatzeko, baina atentatuaren berri izan eta gero, UEFAk bertan behera utzi du partida.

Esfortzu handiak

“Egiptok esfortzu handiak egin ditu eta Palestinako buruekinharremanetan jarri da, Israelekin eta gatazkan dauden nazioartekoaldeekin (horien buruan AEB), eta ahalegin horiek su-etenerako akordiobatera eta odol-jarioa gelditzera iritsi dira”, azaldu du Amrk, HillaryClinton AEBetako Estatuko idazkariarekin egindako prentsaurrekoan.

KanpoHarremanetarako buruak esan duenez, Egiptok esfortzuak egitenjarraituko du “eskualdean irtenbide global eta justua aurkitzeko”.Halaber, palestinarren arteko zatiketari amaiera jartzeko etapalestinarrak adiskidetzeko lana berdin egingo duela nabarmendu du.

Bestalde,Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak su-etena “onartzea”erabaki duela, Barack Obamak AEBetako presidenteak hala aholkatu diolako.

Lehen ministroak esan duenez, “su-etena egitekoEgiptoren proposamena onartu dut, eta, ondorioz, indar handiago bat sartzea baino lehen egoera egonkortzeko aukera”.

Hamasen exekuzio publikoak

Bien bitartean, astebetean bigarrenez, Hamasek ustez Israelekin kolaboratzen ari ziren hainbat pertsona exekutatu ditu, jendaurrean, Mikel Ayestaran EITBk Gazan duen berriemaile bereziak egiaztatu eta grabatu ahal izan duenez.

Guztira, Hamasek zortzi pertsona exekutatu ditu dagoeneko. Azken seien gorpuak kalera bota dituzte astearte honetan, eta ondoren tirokatu egin dituzte. Horietako bat, gainera, arrastaka eraman dute motozikletekin.

Ayestaranek azaldu duenez, Palestinan normaltzat jotzen dituzte tankera horretako exekuzioak, gerra testuingurua dela eta.

147 heriotza Gazan

Asteazkenean Israelek 'Defentsa Zutabea' operazioa abiatu zuenetik, Armadak gutxienez 147 palestinar hil ditu Gazan. Hamasek Gazatik jaurtitako suziriek bost israeldar hil dituzte.

Israeldarren eta palestinarren arteko su-etena gaueko 21:00etan (19:00etan GMT) sartu da indarrean. Mohamed Kamel Amr Egiptoko Kanpo Harremanetarako ministroak hartu du berria emateko ardura. Zerrendako herritarrak kaleetara irten dira gertaera ospatzera. Meskitako bozeramaileek “garaipena lortu" dela oihukatu dute. Hamasek esan duenez, su-etena benetakoa dela azaldu du, eta Israelen koheteen jaurtiketak amaitu egin direla gaineratu du. Aurreikusitako orduaren ostean, ez da leherketarik entzun Gazan, Israelen aldetik, ezta Palestinako milizien koheteen tirorik ere Israelen aurka. Halere, gidatu gabeko Israelgo hegazkinak entzun dira, Gazako zerrendan. Milizianoen talde batzuk kalera irten dira, airera tiro eginez, indarkeriaren amaiera ospatzeko. Gazan Hamasen Barne Ministerioak su-etena indarrean sartu baino lehen kalera ez irteteko eskatu zien herritarrei, Israelgo erasoen ondorioz, biktimak izan zitezkeen beldur. Hala eta guztiz ere, gazteak, haurrak eta helduak auzo guztietan atera dira, eta hiriguneetara zuzendu dira barealdiaren itzulera ospatzeko, eta txalo egiteko. Su-etenaren baldintzakIsraelen eta Hamasen arteko su-etenaren baldintzak Gazak Israelekin dituen mugak irekitzea dakar, baita israeldarren erasoen amaiera ere, "Al Aqsa" mugimendu islamiarraren telebista-katearen arabera.Su-etenak “airetik, lurretik eta itsasotik egindako eraso guztien amaiera” ekarriko du, baita hilketa kolektiboena eta hilketenare ere. Halaber, arrantzaleak guztiz libre izango dira, eta arrainak harrapatzeko gunea zabalduko zaie. Egun itsasoko hiru miliatako muga dute.Ezarpenak hiru fase izango ditu, lehenengoa erasoen amaiera izango da. Bigarrenean, Kairok akordio guztiak betetzeko alde guztien bermeak jasoko ditu. Azkenik, akordio horiek hausten dituzten aldebakarreko akzioak ez egiteko konpromisoa hartuko dute aldeek. Bete ezean, Egipto izango da salaketak jasoko dituena. Indarkeria ez da eten su-etena baino lehenIsraelek eta Hamasek su-etena negoziatzen jarraitu duten bitartean, indarkeria ez da eten. Horren ildotik, Israelgo Armada Gaza gonbardatzen aizan da, eta horri gaur goizean Tel Aviven autobus baten aurka jazotako atentatua gehitu behar zaio. Daviden Izar Gorritik azaldu dutenez, gutxienez zazpi pertsona zuritu dira. Haaretz egunkari israeldarrak 21era igo du kopurua.Eugeni Garcia EITBk Jerusalemen duen korrespontsalak azaldu duenez, atentatua hiriko erdigunean gertatu da, Defentsa Ministeriotik gertu. Antza denez, gizonezko bat autobusera igo da, barruan pakete bat jaurti, eta ihes egin du. Handik gutxira, paketa lehertu egin da.Hain justu, Athletic Club Tel Avivera joatekoa zen gaur, bihar Hapoel Kiryat Shomonaren aurka jokatzeko, baina atentatuaren berri izan eta gero, UEFAk bertan behera utzi du partida.Esfortzu handiak“Egiptok esfortzu handiak egin ditu eta Palestinako buruekinharremanetan jarri da, Israelekin eta gatazkan dauden nazioartekoaldeekin (horien buruan AEB), eta ahalegin horiek su-etenerako akordiobatera eta odol-jarioa gelditzera iritsi dira”, azaldu du Amrk, HillaryClinton AEBetako Estatuko idazkariarekin egindako prentsaurrekoan.KanpoHarremanetarako buruak esan duenez, Egiptok esfortzuak egitenjarraituko du “eskualdean irtenbide global eta justua aurkitzeko”.Halaber, palestinarren arteko zatiketari amaiera jartzeko etapalestinarrak adiskidetzeko lana berdin egingo duela nabarmendu du. Bestalde,Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak su-etena “onartzea”erabaki duela, Barack Obamak AEBetako presidenteak hala aholkatu diolako. Lehen ministroak esan duenez, “su-etena egitekoEgiptoren proposamena onartu dut, eta, ondorioz, indar handiago bat sartzea baino lehen egoera egonkortzeko aukera”.Hamasen exekuzio publikoakBien bitartean, astebetean bigarrenez, Hamasek ustez Israelekin kolaboratzen ari ziren hainbat pertsona exekutatu ditu, jendaurrean, Mikel Ayestaran EITBk Gazan duen berriemaile bereziak egiaztatu eta grabatu ahal izan duenez.Guztira, Hamasek zortzi pertsona exekutatu ditu dagoeneko. Azken seien gorpuak kalera bota dituzte astearte honetan, eta ondoren tirokatu egin dituzte. Horietako bat, gainera, arrastaka eraman dute motozikletekin.Ayestaranek azaldu duenez, Palestinan normaltzat jotzen dituzte tankera horretako exekuzioak, gerra testuingurua dela eta. 147 heriotza GazanAsteazkenean Israelek 'Defentsa Zutabea' operazioa abiatu zuenetik, Armadak gutxienez 147 palestinar hil ditu Gazan. Hamasek Gazatik jaurtitako suziriek bost israeldar hil dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Gazako Zerrenda Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Hamas gaur