Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Israelek su-etena urratu eta nekazari palestinar bat hil du

Mundua

Gaza

Israelek su-etena urratu eta nekazari palestinar bat hil du

Erredakzioa

2012/11/23

Hamasek kexa bat aurkeztuko du Egiptoko Gobernuaren aurrean, herrialde hori su-etenaren bermatzailea baita.

01:39
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Palestinako nekazari bat hil egin da eta beste 25 zauritu dira Gazan, mugaren beste aldetik Israelgo soldaduek tiro eginda, Ashraf Al Qedra Hamasen Gobernuko Osasun Ministerioaren bozeramaileak jakinarazi duenez.

Asteazkenean indarrean sartu zen su-etenaren lehen urraketa larria da.

Erasoa Jan Yunis herrian jazo da, Israelen eta Gazaren arteko mugan. Lekukoen esanetan, hainbat nekazari hara bertaratu dira, eta soldaduak tiroka hasi dira, dorre batzuetatik.

Al Qedraren arabera, bart ere pertsona bat zauritu da inguru horretan, antzeko eraso bat dela medio.

Israelgo Armadako bozeramaile batek gaurko erasoaren berririk ez duela adierazi du, baina salaketa ikertzen ari direla dio.

Israelek eta Hamasek asteazkenean adostu zuten su-etena, zortzi egunean 164 palestinar eta sei israeldar hil eta gero.

Akordio horren arabera, Egipto da su-etenaren bermatzailea. Horrenbestez, aldeek horrengana jo behar dute urraketa salaketak aurkezteko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena