Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Eskoziako autonomia: edukia eta metologia

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Eskoziako autonomia handitzeko, Smith batzordearen proposamenak ez ditu nazionalista eskoziarrak asebete. Logikoa denez, gehiago nahi dute. Baina, badira azpimarratzeko moduko hainbat gauza.

Eskoziako autonomia handitzeko, Smith batzordearen proposamenak ez ditu nazionalista eskoziarrak asebete. Logikoa denez, gehiago nahi dute. Baina, badira azpimarratzeko moduko hainbat gauza.

Hasteko, alderdi politiko britainiarrek bete egin dute autonomia eskoziarra handitzeko emandako hitza, eta erabakitako epean bete ere. Eskoziak han biltzen den BEZ zergaren ehuneko hamar jasoko du. Ogasun zentralaren esku jarraituko du errentaren gaineko zerga bilketak, baina bildutakoa Gobernu eskoziarrak kudeatuko du.

Parlamentu eskoziarrak erabakiko ditu errentaren gaineko zergaren tipoak. Eta hainbat diru laguntza ere erabaki ahal izango du, esate baterako etxebizitzaren gaineko diru laguntza.

Hauteskundeetan botoa emateko adina hamasei urtera jaisteko erabakia ere hartu ahal izango du. Eta  abortuari buruzko legedi propioa ere eduki ahal izango du. Eta garrantzi handiko bestea hau ere bai: Londresko parlamentuak Edinburgokoaren iritzia galdetu beharko, autonomia eskoziarrari eragiten dion edozein lege onartu behar badu.

Smith batzordeak proposatzen duen autonomia handia edo txikia den eztabaidagarria da; baina zalantzan jarri ezin dena da sistema britainiarra eredugarria dela. Alderdi guztiek aurkeztu dituzte proposamenak, negoziatu dituzten eta gutxieneko konpromisoak adostu dituzte.