Itxi

X-inigoherce-X

Euskobarometroaren analisia

Podemos Euskadin

Iñigo Herce

Iñigo Herce

- EITB -

Inkesten benetako balioa adierazten duten joera da. Eta azken inkesta guztiek islatzen dute Podemos-Ahal dugu alderdi jaioberriak jendearen babesa izango duela.

Euskal Herriko Unibertsitaeak kaleratzen duen azken Euskobarometroak datu esanguratsuak utzi ditu hauteskunde emaitzei erreparatuz. Erakusten duen errealitatea gauzatuko balitz, sekulako lurrikara suposatuko luke euskal politikagintzan. Horren haritik, hiru kontu nabarmentzekoak dira:

-Inkestaren datu nabarmenena zuzeneko boto intentzioarena da. Datu horrek erakusten du zeini emango dion botoa galdetzen zaionean, jendarteak zer erantzuten duen. Eta hor, egia da, Podemosek sekulako emaitza lortzen duela, EAJren pare jarriz eta EH bildu baino ia zazpi puntu gehiago lortuz.

-Euskobarometroaren landa lana 600 hiritarren iritziak jasoz egin da. Ez da lagin txikia, baina egoera aldakor batean ondorio zehatzak ateratzeko ere ez da nahikoa. Gizarte arlo ezberdinetan egun dagoen giroa hobe neurtzeko lapitz finagoa beharrezkoa da. Eta, hor, Euskobarometroak aplikatzen duen % 4ko batez bestekoa errore marjen gisa esanguratsua da, emaitzak asko alda litezkeelako. Haatik, Euskobarometroko taldeko zenbait kidek uste dute datu horretatik eserlekuetan proiekzioa egitea arriskutsua dela oso.

-Inkesten benetako balioa adierazten duten joera da. Eta azken inkesta guztiek islatzen dute Podemos-Ahal dugu alderdi jaioberriak jendearen babesa izango duela. EAEko hauteskundeak 2016ko udazkenean izango dira. Tartean, Udal eta Foru Hauteskundeak eta Espainiako Hauteskunde Orokorrak egingo dira. Tarte guzti honetan, Podemos-Ahal duguk hautagaiak izendatu beharko ditu, programak zehaztu eta bere ibilbide politikoa hitzetatik ekintzetara pasa. Horrek ere zeresan handia izango du inkestek aurreratzen duten lurrikara politikoa egi bihurtuko den ala ez ikusteko garaian.

usteko garaian.