Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Greziak, mezu argia, Europar Batasunari

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Greziak Troikari, Berlini eta iparraldeko hainbat hiribururi helarazi dien mezua argia da: "Murrizketak inposatzen jarraitzen baduzue, Europar Batasunaren haustura eragingo duzue".

Aurreneko aldia da Europar Batasuneko herrialderen batean, sozialdemokraziaren ezkerrean kokatzen den alderdi batek hauteskundeak irabazten dituela. Aurreneko aldia antikapitalistek, ekologistek, bakezaleek eta globalizazioaren aurka dauden aktibistek Gobernua eratu dezaketela. Aurreneko aldia da alderdi neoazi batek Parlamentu Nazionalean ordezkaritza lortzen duela eta hirugarren indarra bilakatzen dela, gainera. Eta aurreneko aldia da, Europar Batasuneko herrialde bat  Troikak (hau da, Europako Banku Zentralak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europar Batzordeak) ezarritako murrizketa eta austeritate politikari 'ezetz' esatera ausartzen dena.  Beraz, argi dago Greziako hauteskundeak historikoak dela.

Troikaren politika suizidak eragindako haserrea, ezker erradikalaren alde mintzatu da Grezian. Beharbada gauza bera gerta liteke Europako hegoaldeko beste herrialderen batean. Iparraldeko herrialdeetan, aldiz, guztiz kontrakoa gertatzen ari da: ultra eskuindarrak ari dira hazten haserrearen ondorioz.

Kontua da, eskuin eta ezker tradizionala esparrua galtzen ari direla eta agian, kasuren batean edo beste, desagertu ere egin daiteke Grezian Pasoki gertatu zaion bezala. Greziak Troikari, Berlini eta iparraldeko hainbat hiribururi helarazi dien mezua argia da: "Murrizketak inposatzen jarraitzen baduzue, Europar Batasunaren haustura eragingo duzue".