Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Konpon dezatela eurek

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Estatu Islamikoak eta Boko Haramek egindako izugarrikeriak ikusita, onena jaramonik ez egitea. Arabiarren arazoa da, eurei dagokie konpontzea.

Estatu Islamikoko jihadistek arreta bereganatzeko zer egin ez dakitela daude. Azken hilabetean, Libian lanean ari ziren 21 kristau kopto egiptoarri lepoa moztu diete. Bizirik erre dituzte preso hartuta zituzten hegazkin gidari jordaniar bat eta hainbat soldadu siriar. Raqqa Kalifatzako hiriburuan barrena kaiolatan eraman dituzte preso hartutako soldatu kurduak.  Siria ipar-ekialdean 300 bat kristau bahitu dituzte, tartean, emakumeak eta haurrak.

NBEko Haurraren eskubide Batzordeak salatu duenez, haurrei tratu-txarrak, jipoiak eta gurutziltzatzeak eman dizkiete eta soldadu gisa ere erabili dituzte Kalifatza zabaldu den Siria eta Irakeko eremuetan.

Boko Harameko kideek Nigerian egunero egiten dituzte atentatuak, ezer bereizi gabe. Azken astean, hainbat autobus geltokitan lehergailuak zartarazi dituzte eta 70 pertsona hil. Lehenago, hainbat merkatuen kontra jo zuten, eta hiru kasutan, neskak ziren soinean lehergailuak zeramatzatenak. Orain Estatu Islamikoak jakinarazi duenez, Irakeko kultur-ondare historikoa desegiten ari da. Gauzak horrela, onena jaramonik ez egitea. Arabiarrentzat eta musulmanentzat bihurtu da arazo larria. Eurei dagokie kopontzea.