Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Immigrazioarekin lagundu behar dio EBk Italiari

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Erromak dio ez duela etorkin guztiak salbatzeko baliabiderik, eta era berean, ezin dituela batera hainbeste etorkin hartu.

Lotsagarria da Italian immigrazioak sortzen duen arazoarekin Europar Batasuna egiten ari dena. Eguraldi onarekin batera, aurten ere, milaka eta milaka afrikar Tunisia eta Libiatik datoz itsasoz Sizilia eta Lanpedusa Italiako uharteetara iristeko. Iaz itsasotik atera zituztenak uharteetatik gertu 150.000 izan ziren. Aurten apirilean, orain arte, 12.000 izan dira. Eta gehiegitan etorkin hauen abentura tragedian amaitzen da.

2013ko urrian, 300 baino gehiago hil ziren hondoratze bakar batean. Aste honetan erreskatetako batean bizirik atera dituzten batzuk kontatu dute, hondoratu zen ontzian beste 40 persona zihoazela. Italiak laguntza eskatu dio Europar Batasunari, halako etorkin oldea mendean hartu ezinda. Erromak dio denak salbatzeko baliabiderik gabe dagoela eta eraberean ezin dituela batera hainbeste etorkin hartu. Iparraldeko herrialdeek uste dute Italiarena dela arazoa, baina ez da hala. Italiak Afrikarekin duen muga, Europar Batasunak Afrikarekin duena ere bada. Beraz, seguritateagatik eta giza arrazoiengatik, Europa osoak lagundu behar du arazoaren konponbidean edo gutxienez, arazoak arintzeko ahaleginean.