Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Europako eskuin muturra, aukera baten aurrean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Europara doazen etorkinen oldea aukera bat da Europako eskuin muturreko hainbat alderdientzat. Alderdi hauek, ordea, euren artean oso ezberdinak dira.

Europara doazen etorkinen oldea aukera bat da Europako eskuin muturreko hainbat alderdientzat. Alderdi hauek, ordea, euren artean oso ezberdinak dira. Batzuk nazi edo faxista kutsua dutela esan daiteke, beste batzuk ordea ez dute horrelako ideologiekin inolako loturarik. Baina guztiak batzen dituena kanpokoarekiko ukapena da; bereziki kanpotik datorren hori, musulmana bada.

Alemaniako kasuan, ikusten ari garen gisan, neonaziak dira errefuxiatuen kontrako kanpaina antolatzen ari direnak; baina neonaziek hauteskundeetan oso indar txikia dute, eta ez dute etorkizun hurbilean boterera iristeko inolako aukerarik. Beste herrialde batzuetan, ordea, alderdi xenofoboek botoen ehuneko hamabosta edo gehiago lortu izan dute, eta badute aukera koalizio gobernu batean edo oposizio indartsu batean izateko.

Hori da, hain zuzen, Frantzian, Holandan, Belgikan, Danimarkan, Norvegian, Suedian, Erresuma Batuan, Bulgarian eta Suitzan gertatzen ari dena. Herrialde hauetan, eskuin muturraren presioak eskuin arrunta etorkinekiko jarrera gogorragoa hartzera bultzatu dute.

Momentuz, ordea, Angela Merkel kantzillerrak bere horretan jarraitzen du, Siriako errefuxiatuei dagokienez, eta eskuin muturrari aurrez aurre jarri zaio.