Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Lasaitasun gehiegi urgentziazko gaia jorratzeko

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Errefuxiatuen gaiaren inguruan, erabaki bateratuak hartzen saiatuko da Europar Batasuna, behingoz.

Errefuxiatuen gaiaren inguruan, erabaki bateratuak hartzen saiatuko da Europar Batasuna, behingoz. Gaiak eskatzen duen urgentziarako, ordea, lasaitasun handiarekin jokatzen ari dira. Batasuneko 28 kideen Justizia eta Barne ministroek bilera egingo dute irailaren 14ean. Erabakiak hartzeko benetako gaitasuna dutenak, ordea, Batasuneko estatu eta gobernuburak dira eta horiek ez dira elkartuko urriaren 8a arte, ohiko bilera duten arte. Hau da, ez dutela aurreratutako ezohiko goi-bilera egingo. Eta auskalo, urriaren 8a bitarte zenbat tragedia gehiago gertatzen diren.

Berandu izan arren, gobernuek ulertu behar dute beharrezkoena dela politika europear bateratu eta amankomun bat lortzea: errefuxiatuekin zer egin behar den erabaki behar dela eta gobernu guztiek bete behar dutela erabakitzen den hori.

Errefuxiatuak Europar Batasuneko herrialde guztien artean banatzea da zentzuzkoena, eta horrek beste behin, kuoten gaira garamatza. Eta hemen ere, arazo berarekin aurkituko gara: batetik, herrialde batzuk ez dute errefuxiatu bakar bat ere hartu nahi; bestetik, errefuxiatuek ez dute edozein herrialdera Joan nahi. Argi eta garbi erakusten dute euren lehentasuna: Alemania, Suedia eta Erresuma Batua dira.