Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Turkia, EB eta errefuxiatuak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Lehentasunezko harreman politikoa eta diruaren truke, Turkiak Europarako bidea oztopatu beharko die siriar, afganiar eta irakiarrei.

Europako Batasunak (EB) ez du Siriatik ihesi datozen errefuxiatuen harrera antolatzen jakin. Errefuxiatuen krisia noraezean dago eta estatuek arazoa konpondu ez duten neurriak hartu dituzte. Europako Batasunak atzo Turkiarekin sinatu zuen akordioa, neurri horietako bat da. Turkiarekin lehentasunezko harremana izatez gain, dirua emango dio Europako Batasunak, trukean, Turkiak siriar, afganiar eta irakiarrei Europarako bidea oztopatu diezaien.

EBn sartzeko negoziazioak suspertzea nahiko luke Turkiak. Baina, funtsean, europarrak ez dira turkiarrekin fio, eta turkiarrak ere, ez dira europarrekin fio. Europarrek badakite Turkiako gobernua jarrera autoritarioagoak hartzen ari dela. Gainera, Turkiaren nahiak eta Europako Batasunarenak oso desberdinak dira.
Turkiarrek badakite Europako Batasuneko kide izatea ia ezinezkoa dela: Greziak eta Txiprek eragozpenak jarri dituztelako, eta beste hainbat herrialdetan, tartean Frantzian, parte hartze hori erreferendum bidez onartu beharko luketelako.