Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Siriako bake-negoziazioen porrota

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Siriako Armadak erasoekin jarraitu du Genevan zabaldu den aukerari kasurik egin gabe. Oposizioak elkarrizketa-mahaitik alde egin du.

Bi egun iraun dute Sirian bakea ezartzeko Genevan abiatu zituzten negoziazioek. Egia esan, ez direla hasi esan dezakegu, Siriako gobernua eta oposizioa ez direlako elkartu ere egin. Staffan de Mistura Nazio Batuen Erakundeko bidali bereziarekin bakarkako bilerak egin dituzte, eta bitartekaria erabili dute elkarri iraintzeko.

Siriako Armadak erasoekin jarraitu du Genevan zabaldu den aukerari kasurik egin gabe. Errusiako hegazkinen bonbardaketen laguntzei esker, soldadu siriarrek Alepo inguratu dute, matxinoen eskuetan gelditzen den hiri handi bakarra; eta hiria kontrolpean hartzeko erasoa hastear egon litezke. De Misturak su-etena eskatu zien negoziazioak errazteko baina, Siriako Armadak justu kontrakoa egin du: erasoak biderkatu ditu elkarrizketak oztopatu nahian, eta helburua lortu du, zalantzarik gabe. Oposizioak elkarrizketa-mahaitik alde egin du. Baina bada gehiago: Sirian dauden bi talde nagusiak, Daesh eta Al Nusra, ez dituzte negoziazioetara gonbidatu. Beraz, aurretik ikus zitekeen zaila zela bake-elkarrizketek akordioren bat uztea.