Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Erresuma Batuko (ia) herritar guztien erregina

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Erresuma Batua Europar Batasunean jarraituko ote duen erabakiko duen erreferenduma ekainean izango da, eta ezusteko ondorioak eragin litzake.

Isabel II.a erreginak 90 urte bete ditu bere familiaren babesa eta herritarren oniritzia lagun dituela. Britainiarrek euren erregina gustuko dute, eta honek ez du tronuari uko egitea planteatzen erabat ahitu arte. Hala ere, eta paradoxikoa badirudi ere, Isabel bigarrena Erresuma Batu guztiko erregina izaten jarraituko duenik ez dago argi.

Erresuma Batua Europar Batasunean jarraituko ote duen erabakiko duen erreferenduma ekainean izango da, eta ezusteko ondorioak eragin litzake.

Gaur gaurkoz, inkestek diote nahikoa aukera daudela Europar Batasuna uzteko aukerak irabazteko, Eskozian berriz, Batasunean jarraitzekoak aise gailenduko omen dira. Eskozia emaitza horretaz baliatuta, duela bi urte erreferendumean lortu ez zuena lor lezake, Erresuma Batutik joatea.

Britainiarrek Batasuna uzteko aukerak nahikoa handiak dira eta dagoeneko kezka garrantzitsua da. Gaur Obama Londresera iritsiko da Batasunean jarraitzearen aldeko kanpaina egiteko, horixe bera eskatu zuten AEBko zortzi Ogasun ministro ohik eskutitz bidez.

Batasuna uztearen aldekoek ere badute babeslerik, nahiz eta polemikoagoak izan. Marine Le Pen europar batasuna uztearen aldeko kanpaina egitera joango da.