Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Orlandoko nahasketa leherkorra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Omar Mateenen baitan nahasketa oso arriskutsua gertatu zen: homosexualekiko gorrotoa eta galbidetzat jotzen duen jokabide bat onartzen duen gizartearekiko erasoa.

Orlandoko sarraskiaren ustezko egilea ez da berez Estatu Islamikoko kidea. Daesharekin ez du harreman zuzenik, eta ez da Siriako entrenamendu kanpalekuetatik igaro. Horrek azaroan Pariseko sarraskiaren egileekiko diferentzia ezartzen du.

Dirudienez, homosexualekiko zuen gorrotoa izan da erasoa egiteko bere motibazio nagusia. Argudio horretan bat egin du Daesharekin, gogora dezagun Daeshak bere esku dituen eremuetan, publikoki hil dituela homosexualak. Gainera, herrialde musulman gehienetan, Afganistan barne, homosexualak jazarpena pairatu dute.

Beraz, afganiar jatorriko estatu batuar musulmana zen Omar Mateenen baitan nahasketa oso arriskutsua gertatu zen: homosexualekiko gorrotoa eta galbidetzat jotzen duen jokabide bat onartzen duen gizartearekiko erasoa.

Baina badago garrantzitsua den beste hari-mutur bat ere: nahasketa hori ez litzateke hain larria izango, Estatu Batuetan gerra-arma bat erostea hain erreza izango ez balitz. Omar Mateenek Estatu Batuetan armak sartzeko ez zuen plan konplikaturik egin behar izan, kalearen bueltan zegoen armategian erosi zituen.