Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Bakea Kolonbiara iristeko falta diren urratsak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko akordioaren hurrengo urratsak adostuta daude.

Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko akordioaren hurrengo urratsak adostuta daude. Santos presidenteak kongresuari akordioaren berri emango dio eta diputatuek onartu edo atzera botako dute akordioa inolako eztabaidarik gabe.

Bien bitartean, FARCek batzarra egingo du gerrillariei akordioaren edukiaren berri emateko eta testuari oniritzia eman diezaioten eskatzeko. Azkenik, kolonbiarrek erreferendumean bozkatuko dute akordioa, ziurrenik urriaren 2an, behin betiko onar dezaten.

Alderdi kolonbiarren artean, Alvaro Uribe presidente ohia da aurkako jarrera irmoa duen bakarra. Uribek dio akordioa ez dela ona, gerrillako buruzagientzat ez baitu kartzela zigorrik ezartzen, baina sentsazio orokorra da kolonbiarren gehiengo zabalak akordioa onartuko duela.

Behin erreferenduma eginda, orduan esan liteke, behingoz, bakea Kolonbiara iritsi dela.

Baina adi. Oraindik ELN talde gerrillariak aktibo jarraitzen du. FARC baina askoz indar gutxiago du, baina arazoak sor ditzake.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Analisiak