Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Eskozia beste erreferendum bat prestatzen ari da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Oraingoz ez dago datarik. Hala ere, Eskoziako gobernuak erreferenduma egin ahal izateko legedia prest izan nahi du eskoziarrek independentzia nahi dutela argi adierazten dutenerako.

Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusiak datorren urterako gobernu programa aurkeztu du. Bertan, independentziari buruzko beste galdeketa bat egin ahal izateko legedia jasotzen da.

Ez da galdeketarako deialdirik egiten edota data jakin bat jartzen, galdeketa presaka egin beharko balitz legea prest izatea da helburua. Adibidez, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko urratsak ematen hasten bada, britainiarren gehiengoak ekainean erabakitakoari jarraituz. Galdeketa hartan, ordea, eskoziarren ehuneko 62-k ezetz esan zioten 'brexit'ari, garbi utziz eurek nahiago dutela Europar Batasunaren barruan jarraitzea.

Ez dago batere garbi nola errepika litekeen Eskoziako galdeketa. Gaur egun, oso zaila litzateke Cameronek eta Salmondek independentziari buruzko erreferenduma ahalbidetzeko sinatu zuten moduko akordio bat lortzea. Gainera, inkestek diote independentziaren aldeko jarrerak ez duela erabateko gehiengoa lortu oraindik, oso gertu egon arren. Eta Eskoziako Alderdi Nazionalistak ez du beste galdeketarik deituko irabaziko duen segurantziarik ez badu. Halere, Nicola Sturgeonek dena prest edukitzea erabaki du. Badaezpada ere.

Badaezpada ere.

Badaezpada ere.

Badaezpada ere.