Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Europar Batasunak CETArekin egin du estropezu

Jeus Torquemada

Jeus Torquemada

Belgika Kanadarekin merkataritza libreko ituna sinatzearen kontra dago, eta, horrenbestez, hitzarmena ezin da izenpetu, kide guztien adostasuna behar baita.

Europar Batasuna (EB) krisi batetik bestera doa. Oraingo honetan, Batasunaren alor nagusietako bati eragiten dio: merkataritzari. Datorren asterako goi bilera dago aurreikusita EBren eta Kanadaren artean, CETA siglak dituen merkataritza libreko ituna sinatzeko. Baina, une honetan, ezinezkoa da ituna sinatzea, Belgika aurka baitago, eta beharrezkoa da guztien adostasuna lortzea.

Zehazki esateko, Valoniako Parlamentua izan da Belgika jarrera ofizial horretara bultzatu duena. Valoniako ganberak atzera bota du merkataritza libreko itun hori, uste baitu bere interesen aurka doala. Eta, valoniarren iritzi hori bat dator europar askok uste dutenarekin: hau da, aski dela hainbeste globalizazio eta merkataritza libreko itunekin.

Atzodanik, Bruselan elkartuta dauden 28 buruzagi europarrek larrialdiko irtenbide bat bilatu nahi dute. CETA ituna ez bada sinatzen, are zailagoa izango da etorkizunean AEBekin merkataritza librea aurreikusten duen TTIP delakoa sinatzea.

Eta hori, lasaitasun handia da TTIP akordioari kezkaz begiratzen dioten europar askorentzat. Uste baitute itun horrekin langileen eskubideak are gehiago murriztuko direla.