Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

CDUk Merkel txalotu du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Kristau-demokraten ia % 90k egin du kantzilerraren alde, immigrazioaren auziak eragindako higadura ahaztuta.

Alemaniako kristau-demokratek lerroak estutu dituzte Angela Merkelen inguruan, iraileko hauteskundeak irabazteko. Atzo hautatu zuten berriz ere Angel Merkel alderdiko presidente, Kongresuan parte hartu zutenen hamarretik bederatziren babesarekin. Duela lau urteko % 98 baino babes txikiagoa da, egia, baina ia-ia aho batez da, hala ere.

Are gehiago, kontuan izanda Merkelek 16 urte daramala alderdiaren buru, eta 11, Alemaniako kantziler karguan, horrek dakarren higadurarekin.
Immigrazioaren kontuarekin, bereziki. Kristau-demokrata askok ez du onartu iaz Merkelek erabaki zuena, Siriako errefuxiatuei Alemaniako muga zabaltzea. Izatez, Merkelen boto-emaile askok kontrakoa nahi zuen: muga ixtea. Orain Merkel boto-emaile horiek lasaitzen saiatu da, eta esan die ez dela berriz halakorik gertatuko eta etorri berriek Alemaniako legeak onartu beharko dituztela. Burka debekatu egingo dutela Alemanian, esate baterako.
Horrekin kristau-demokratek lerroak estutu dituzte Merkelen inguruan ez daukatelako aukera hoberik boterean segitzeko.