Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Japoniak eta AEBek adiskidetasuna erakutsi dute

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak eta Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak ahalegin handia egin dute bi herrialdeek harreman sendoa dutela adierazteko.

Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak eta Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak ahalegin handia egin dute bi herrialdeek harreman sendoa dutela adierazteko.

Badakite euren harremanak desafio bikoitza duela: Batetik Txinaren goraldi militarra dago. Ozeano barea kontrolatzeko adinako itsas armada du Txinak, eta hori kezkagarria da Estatu Batuentzat, ozeano horretan agintzera ohituak daudelako. Kezkagarria Japoniarentzat ere, ez duelako lortzen Txinarekin ondo konpontzea.

Hori nahikoa ez eta Trump Etxe Zurira iristeak beste zalantza bat dakar: Trump esan eta esan ari da Estatu Batuak ez direla inoren umezain izango, eta zehazki Japoniak bakarrik moldatu beharko duela bere burua defendatzeko. Zalantzan jarriko balu bezala bi herrialdeen arteko defentsa-ituna.

Gainera, Trumpek atera egin nahi ditu Estatu Batuak Ozeano Bareko merkataritza itunetik. Japonia tarteko den hitzarmenetik.

Horregatik Obamak eta Abek bisita sinbolikoak egin dituzte Hiroshimara eta Pearl Harborrera, Obamak Etxe Zuritik alde egin aurretik.