Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Turkiaren ezegonkortasuna

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Turkiak lurrikara politikoa bizi du eta, nahitaez, Europan eragina izango du.

Turkiako ezegonkortasuna ukaezina da, eta eragin ditzakeen ondorioak izugarriak dira: Siriako ezegonkortasuna baina larriagoa izan litezke. Turkia ahula da, bai herrialde barruan, baita bere mugetatik kanpo ere.

Erdoganen aldekoen eta aurkakoen artean dagoen zatiketa soziala handia da. Erdoganek errepresioaren bidez erantzun dio, udan bera boteretik kentzeko egindako estatu kolpeari. Esaterako milaka polizia, egotzi ditu. Behar bada, zigor horiek poliziaren eraginkortasunean eragin zuzena izan dute, eta litekeena da, Gabon Zaharrean Istanbuleko sarraskia eragin zuen erasotzailearen lana erraztu izana.

Sirian, bere mugetatik kanpo duen frontean, Turkiak arazo larria du bi etsairen aurka aldi berean egiten ari baita: jihadistak batetik, eta bestetik kurduak. Erdoganek bien aurka irabazi dezakeela uste du, baina ekintzek kontrakoa diote. Geroz eta zailagoa da, Erdoganek duela bi urte kurduekin zuen su-etena zergatik eten zuen ulertzea. Mundu guztiak, Erdoganek izan ezik, dagoeneko badaki, ISISen aurkako gerra irabazteko, kurduen laguntza ezinbestekoa dela.