Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trump, denen kontra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

AEBko presidentea gogor ari da Twitterren komunikabideen kontra, eta hedabide batzuetako kazetariei ez die Etxe Zurian sartzen utzi.

Donald Trump presidenteak Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) komunikabide handiekin duen gatazkak ez dauka aurrekaririk. Trumpek uste du Interneten garai honetan, The New York Times, The Washington Post edota CNN telebista kateak ez dutela aurreko urteetako indarrik. 70eko hamarkadan prentsa idatzia presidente bat suntsitzeko gai zen, horrela gertatu zen Nixonekin. Gaur egun, ordea, sare sozialak dira iritzi publikoa sortzen dutenak.

Borroka ez da egunkarien orrialdetan izaten, Twitterren baizik. Donald Trump Twitterren gogor ari da. Sinestezina da duela egun batzuk idatzi zuena: komunikabide handiak bere etsaiak eta estatubatuarrenak ere badirela. Eta hori guztia gutxi balitz, debekatu egin die hainbat hedabidetako kazetariei Etxe Zurirako sarrera.

Trump beretzat oso arriskutsuak diren etsaiak egiten ari da. Kazetariek Trumpen bizitza eta negozioak arakatuko dituzte, eta gauza ugari topatuko dute, hori seguru.