Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Errefuxiatuak bai, eta immigranteak, ez?

Jesús Torquemada

Jesús Torquemada

Errefuxiatuen eta immigrante ekonomikoen aferaren inguruan politika argia proposatu du, azkenean, Europar Batzordeak. Dena dela, hobe luke aurretik hartutako konpromisoak betetzea.

Europar Batzordeak, azkenean, errefuxiatuen eta immigrante ekonomikoen aferaren inguruan politika argia proposatu du. Errefuxiatuak hartzeko esfortzu handiagoa egin behar dela dio, hau da, gerretatik edo errepresiotik alde egiten dutenei; baina, aldi berean, kanporatu egin behar dira Europara arrazoi ekonomiko batengatik iristen direnak, eta errefuxiatuak direla ezin denean frogatu. Oso polemikoa da kontu hau. Europar batzuen iritziz, mugak ireki behar zaizkie beharra duten guztiei; beste batzuen ustez, erdibideko konponbide bat bila litekeela uste dute.

Agian Europar Batzordeak arrazoia dauka; baina proposamena sinesgarria eta etikoa izan dadin, Europar Batasunak demostratu behar du errefuxiatuekiko aurretik hartutako konpromisoak betetzeko gai dela. Ez badu betetzen duela urte eta erdi hartutako konpromisoa, Italiara eta Greziara iritsitako 160.000 errefuxiatu banatzearena, nola izango da sinesgarria ahalegin handiagoa egingo duela errefuxiatuak hartzeko? Zoritxarrez, Europar Batasunak ezin du bere gain hartu errefuxiatuen harrera, gobernu bakoitzak egin behar baitu. Errua, kasu honetan, ez da Batzordearena, gobernu bakoitzarena da, eta gobernuei exijitu behar zaie, gutxienez, hartutako konpromisoak har dezaten.