Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Internet itzali eta alde egin dezagun

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Wikileaks orain filtratzen ari dena egia bada, gureak egin du! Itzal dezagun internet eta bestela ohitu gaitezen espioiak etxe barruan izaten.

Espioitzaren kontu hau dena itsusia da erabat; itsusia eta zaila oso. Ingeniari informatiko oso adituek bakarrik jakin lezakete Wikileaksek esaten duena benetakoa den edo ez, zailtasun informatiko handiko kontuaz ari baikara.

Wikileaksen alde esan behar da, aurrez egindako filtrazioak, Chelsea Manning eta Eduard Snowden bitartez etorri ziren haiek, egiazkoak zirela. Haren kontra, berriz, gogoratu nahi dugu beti filtratzen dituela Estatu Batuen interesen kontrako datuak, eta gutxitan Errusia edo Txinaren aukakoak, eta horiek ere espioi handiak dira. Izan liteke, akaso, txinatar edo errusiarrekin lotutako informaziora ez delako iristen.

Wikileaksen sinesgarritasuna indartzen du kontutan hartzeak, telefono eta tabletak egiten dituzten enpresek beti utzi dietela aukera zerbitzu estatubatuarrei, gailuek espioitzarako aukera izan dezaten teknologikoki.

Egin kontu: Albistea zabaldu orduko erreakzionatu zuten lehenak Silicon Valley-ko enpresa teknologikoak izan ziren atzo.

Nolanahi ere, Wikileaks orain filtratzen ari dena egia bada, gureak egin du!

Itzal dezagun internet eta bestela ohitu gaitezen espioiak etxe barruan izaten.