Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Gure Donald beste Donalden kontra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Donald Tusk Europako Kontseiluaren presidente aukeratuko dute berriro. Beste Donaldi (Trump) aurre egiteko moduko presidentea.

Europako Kontseiluan, Batasuneko 28 herrialdeetako estatu eta gobernuburuen bileran, gaur gertatuko denak bat baino gehiago harritutako du. Kontseiluaren zuzendaritza berria hautatu behar dute, Donald Tusk egungo arduradun poloniarrak maiatzean bertan amaituko baitu agintaldia.

Tuskek berak beste bi urte eta erdi jarraitzearekin ados daude denak. Denak, Polonia izan ezik. Polonia poloniarraren aurka. Baina badu azalpena, hara: Legea eta Justizia ultranazionalista, ultrakatoliko, xenofo eta Europaren aurkakoa dena dago agintean. Eta Tusk, Poloniako gobernuburu izandakoa, beti izan da Kaczyskiren muturreko buruzagiaren kontrario nagusia. Europako erakunde handi baten gidaritzan poloniar bat egotea baino, Varsoviak nahiago du, beraz, aukera ez aprobetxatu.

Egia esan, Donald Tuskek merezi du Europako Kontseiluaren arduran jarraitzea. Kudeaketa eraginkorra eta diskretua egin du eta, eta ardura hori merezi zuela erakutsi zuen Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente aukeratu ondoren, Europako Batasunaren defentsa eginda.