Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Europako ekialdearen eta mendebaldearen arteko zatiketa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Donald Tusken aukeraketak agerian utzi du EBren baitan dagoen zatiketa. Lehendik ere nahikoa arazo ditu Batasunak.

Europako Batasunari beste arazo bat sortu zaio, Donald Tusk Europako Kontseiluko presidente berriro aukeratuta. Ez da arazo berria, baina lehendik datorrena okertu ez ezik sakondu egin ere da: Europako mendebalde eta ekialdeak Europako Batasunaz eta demokraziaz duten ikuspegi diferenteaz ari gara.

Ekialdeko herrialde batzuek jarrera autoritarioak dituzten gobernuak dituzte: Poloniak eta Hungariak, adibidez. Errumania eta Bulgaria, berriz, ustelkeriak eta ezinak jota daude, eta Eslovakia, aldiz, immigrazioaren kontrako politika erradikaletan ari da.

Atzo agerikoa izan zen zatiketa Europako Kontseiluan. Poloniako gobernu ultrakatoliko, xenofobo eta ultranazionalista herritar poloniar bat, Donald Tusk, Europako Kontseiluko arduradun izaten jarraitzearen kontra agertu zen. Zergatik? Arrazoi sinple bategatik; Tusk liberala eta oraingo Poloniako gobernuaren arerio politikoa delako.

Lehen nahikoa arrisku ez, eta orain, ekialde eta mendebaldearen arteko banaketa arriskutsu hau. Eta, akaso, Erresuma Batuak areagotu nahiko du banaketa hori 'Brexit'a gauzatzeko negoziazioei probetxua ateratzeko.