Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Holandarrek ez dute abenturarik egin nahi

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Holandarrek ez dute Gert Wildersen amua irentsi. Erraza da iragartzea hiru edo lau alderdik osatuko zentro-eskuineko Gobernua izango dela

Holandarrek ez dute Gert Wildersen amua irentsi. Ez da txarra bere alderdiak, Askatasunaren Alderdiak, lortu duen emaitza; baina bost eserleku baino ez ditu irabazi eta ez du izango, ezta hurrik eman ere, inkestek iragartzen zioten eragina.

Groenlinks ekologista izan da eskainu gehien irabazi dituen alderdia, aurreko hauteskundeetan baino hamar gehiago. Eta hain zuzen ere, hor dago hauteskunde hauetako gakoetariko bat: partze-hartzea oso handia izan da; itxura du gazte gehiagok eman dutela botoa eta Groenlinksen alde egin dutela gehienek.

Aldiz, ezker tradizionalak emaitza oso eskasak lortu ditu. Alderdi Laboristak 29 eserleku galdu ditu. Garesti atera zaio azken bost urteotan Mark Rutte jarduenko lehen ministroaren liberalekin koalizioan egon izana. Alderdi Sozialistak ere behera egin du, baina soilik eserleku bat galduta.

Beraz, Herbehereetako herritarrek zentro-eskuina babestu dute, argi eta garbi. Agintean dagoen Demokrazia eta Askatasuna Alderdiak, zortzi eserleku galdu ditu baina aise jarraituko du lehen indar izaten.

Demokristauak indarrez hazi dira, sei eserleku gehiago, eta D66ko liberalak ere bai, 7 gehiago.

Beraz erraza da iragartzea hiru edo lau alderdik osatuko zentro-eskuineko Gobernua izango dela eta Ruttek errepikatuko duela lehen ministro gisa.

ministro gisa.