Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Ezker berri bat jaio da Holandan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

30 urte ditu Jesse Klaverrek eta Holandako politikako izan berria da. Gazteen botoak jaso ditu, jatorri immigranteko herritarrenak eta baita ezkerreko alderdi tradizionalekin etsita daudenenak ere.

Holandako hauteskunde-kanpaina pasa berritan, 'Jesse We Can' oihukatzen zuen jendeak, grinaz. Obamaren lelo ezaguna zirudien, baina, egiaz, hitz jokoa zen, Jesse Klaver, GroenLinks alderdi ekologistaren buruzagiaren izenarekin egindako hitz jokoa.

Ezker berdea izeneko alderdi hori tximista bezala igo da, 4tik 14 eserlekutara. Litekeena da Gobernu koalizio berrian sartzea eta, hala ez gertatuta ere, oposizioan nahiko indar izango du, euren mezua entzunarazteko moduan.

30 urte ditu Jesse Klaverrek eta Holandako politikako izan berria da. Gazteen botoak jaso ditu, jatorri immigranteko herritarrenak eta baita ezkerreko alderdi tradizionalekin etsita dauden  boto-emaileenak ere.

Hain justu,  Alderdi Laboristak deskalabru handia izan du, 38tik 9 eserlekutara erorira da eta Groenlinks beraren azpitik geratu da.

Europa guztiko joera da: atzera egiten ari dira alderdi sozialdemokrata guztiak. Europako ezker berriaren eredu izan litezke Klaver eta Groenlinks: eskubide sozialak eta ekologia defenditzen dituzte baina populismoan erori gabe.