Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Merkelek ondo eutsi dio lehen frogari

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Sarreko, Alemaniako lander txikietako bateko, bozek emaitza interesgarriak utzi dituzte, iraileko hauteskunde orokorren atariko.

Egoera apartekoa ez balitz, inor gutxik begiratuko lioke Sarreko hauteskundeei, Alemaniako lander txikienetariko bateko hauteskundeei; baina, hauteskunde orokorrak irailean izango direnez, dena begiratzen da lupaz.

Sarreko hautesleek gauza interesante dezente esan dituzte. Bat: Alderdi Sozialdemokratak, SPDak, ez atzera ez aurrera jarraitzen duela, nahiz eta Martin Schultz Europako Parlamentuko presidente ohia irailerako hautagai izendatu izanak harrera ona izan duen. Bi: CSUk, Merkelen kristau-demokratek, indartsu jarraitzen duela eta Sarren bost puntu ere egin dutela gora. Hiru: Die Linke izeneko ezkerra ez dela nabarmentzen, ordezkaritza ona izan ohi duen landerrean hiru puntu egin baititu behera. Eta lau, oso inportantea: Alemaniarako alternatiba ultraeskuindarra lehen aldiz sartu dela Sarreko parlamentuan, botoen % 6 baino lortu ez duen arren. Beraz, jada, Alemaniako 16 eskualde-parlamentuetatik hamaikatan badu jada ordezkaritza.

Sarren, azkenean, ez da ezer aldatuko: errepikatu egingo da CDU eta SPDren arteko koalizio handia.  Eta Sarreko emaitza irailean Alemania osoan errepikatuko balitz, ez litzateke ezer aldatuko Berlinen.