Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Ondo eutsi dio ezker bolivartarrak Ekuadorren

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Lenin Morenok, Correaren oinordekoak, irabazi ditu hauteskundeak Ekuadorren. Morenoren garaipenari esker, Correaren "herritarren iraultzak" aurrera jarraitu ahal izango du.

Latinoamerikako ezker bolivartarrarentzat ezinbestekoa zen Lenin Morenok Ekuadorreko hauteskundeak irabaztea. Ezkerreko gobernuak kendu eta agintea eskuratu du eskuinak Argentina, Brasil eta Perun, eta kolpe handia izan da hori proiektu bolivartarra. Dena den, aipatu ditugun hiru herrialde horiek ez dute aliantza bolivartarra osatzen, honakoek baizik: Venezuela, Kuba, Ekuador, Bolivia eta Nikaraguara.

Ekuadorren agintea aldatzea, ordea, arazo handia izango zen herrialde talde horrentzat. Rafael Correa Ekuadorko orain arteko presidentea izan da bloke horretako ordezkari aktiboenetako bat. Venezuelako presidente Chavez hil ondoren, mugimendu bolivartarraren ideologo jarrera ere hartua zuen berak. Baina Correak ezin zuen berriz ere hauteskundeetara aurkeztu, eta horregatik erabaki Lenin Moreno bere presidenteordea izendatzea oinordeko.

Ozta-ozta izanda ere, Morenoren garaipenak esan nahi du Correak "herritarren iraultza" deitzen duen horrek aurrera jarraitu ahal izango duela. Aliantza bolivartarrak arnasa hartuko du, kontutan hartuta, Venezuelan gertatzen ari dena zein den zaila.