Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trump, ataka larrian Sirian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Akaso Al-Asadek eraso kimikoa egin izanaren arrazoia hau da: Trump paretaren kontra jarri eta hanka sar dezan behartzea.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak ez dauka paper erraza Siriarekiko. Trumpek beti leporatu izan dio Obama presidente ohiari, harena dela Baxar Al-Asad Siriako agintari izatearen errua. 2013an Obama Siriaren kontrako erasoa agintzeko zorian izan zen,  Al-Asadek zibilen kontrako eraso kimikoa egin zuela jakin zuenean. Azken unean, Putinek konbentzitu zuen Obama, antza, Al-Asad biltegi kimikoak suntsitzeko prest zegoelako.

Argi dago Al-Asadek ez zuela emandako hitza bete, eta Trump bere aurrekoaren egoera berean dago orain. Zigor-eraso bat agindu? Bai ala ez? Obama bezain ahula ez dela erakutsi? Baina Al-Asadi eraso eginda, Putin Siriako presidentearen babesle nagusia haserretu egingo zaio, eta aldapa gora jarriko zaio Errusiarekin harreman ona izateko duen plana. Akaso hortxe egon liteke Al-Asadek eraso kimiko hau agindu izanaren arrazoia; Trump paretaren kontra jarri eta hanka sar dezan behartzea.