Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trump eta Putin, aurrez aurre, Sirian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Orain arte, Errusia izan da Sirian protagonista nagusi; orain, aldiz, AEB ari dira tragedia horretan lekua hartu nahian.

Donald Trumpek bi hilabete pasatxo baino ez daramatza Etxe Zurian, eta jada abiatu du bere lehen gerra. Egia osoa esanda, Sirian lehendik ere baziren Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) indar bereziak, AEBko indar islamisten kontra kurduei babesa eskaintzen. Eta Iraken ere badira soldadu estatubatuarrak antzeko jardunetan. Hilabete baino gehiago dela, Trumpek agindu zuen Yemenen aire eraso bat herrialde hartan jihadistek dituzten posizioen kontra. Baina lehen aldia da, bai, Siriako aire base baten kontra gaur gauean egindakoaren neurriko erasoa agintzen duena.

Obama baino indartsuagoa dela erakutsi nahi izan du Trumpek. Obama, izan ere, antzeko egoeran izan zen 2013an, eta ez zuen Baxar Al-Asaden kontrako erasorik abiarazi. Putin presidente errusiarrari ere jarri nahi izan dizkio mugak Trumpek. Orain arte, Errusia izan da Sirian protagonista nagusi; orain, aldiz, AEB ari dira tragedia horretan lekua hartu nahian. Gorantz egiten ari da, inondik ere, Sirian Errusia eta Estatu Batuak aurrez aurre jartzeko aukera. Kontu handiz ibili beharko dute okerrik egingo ez badute.